Sustatu logoa Teknologia albisteak

Administrazioaren bikaintasuna, euskara eta blogak

Sustatu
2006-05-22 12:05

Pasa den ostegun eta ostiralean Herri Administrazioetan Kudeaketako Bikaintasunari buruzko I. Kongresua ospatu zen, Bilboko Euskalduna Jauregian. Euskararen aldetik, bikaintasun gutxi erakuts daitekeela dio han parte zuenetako batek, Iñaki Ortizek, Tiraka blogean.

Horrez gain, eAdmin blog interesgarrian beste bi kronika utzi ditu Iñaki Ortizek jardunaldi hauen inguruan.

Biltzarrean parte hartu zuen beste batek, VISESA sozietate publikoko zuzendari Pablo Aretxabalak, bloga ireki du halaber eta han ere komentatu du jardunaldi hauena.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu