Sustatu logoa Teknologia albisteak

Xuxen eta OpenOffice.org2

P. Arreitunandia
2006-04-19 14:04

2005eko azaroan OpenOffice.org2-rako Xuxen noizko egon zitekeen galdetzen nuen , eta erantzunen artean Ixa taldearen erantzuna jaso nuen:

...aspaldiko asmoari berrekin diogu eta ispell edo aspell "estandarra" beteko duen xuxentzailea ere askatuko dugu 2006ko otsailaren inguruan.

Horrekin OpenOffice zein beste hainbat aplikaziotarako Xuxen bat egongo da.

Otsaila aspaldi joan zen eta honi buruz ez det informazio berririk aurkitu, zuetako norbaitek ba al daki proiektu hau nola dagoen ?

Bestalde OpenOffice1.1.3 da euskeraz dagoen OpenOffice.org-eko azkeneko bertsioa. Norbaitek ba al daki OpenOffice.org2 euskeraz (noizko) izango degun ?

Eskerrik asko.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu