Teknologia albisteak

Hausnartu: euskal soziolinguistika sarietarako deialdia

Lionel Joly - Soziolinguistika Klusterra
2008-05-06 : 10:05

Hausnartu deitutako sariak antolatu ditu Soziolinguistika Klusterrak. Sari horien helburua euskal soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren garapena eta berrikuntza da. 5 sari emango ditu Soziolinguistika Klusterrak 2008an.

Publizitatea

Kontseiluaren 10. urteurrenaren harira

Itxaso Ferreras - Kontseilua
2008-04-22 : 12:04

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren Urteko Batzarra Lapurdin izan da aurten, Bidarten hain zuzen. Bertan, Kontseilua osatzen duten 46 bazkideen hainbat ordezkari bildu dira. Batzarrean 10. urteurrenaren azken ekitaldiaren data eta lekua iragarri dute: "Abenduaren 13an Barakaldoko BECen egingo dugu ekitaldi nagusia".

1

Itzulpen lehiaketa 2008, Literatura Unibertsala bildumarako

EIZIE - EIZIE
2008-04-22 : 10:04

Literatura Unibertsalaren bildumarako 2008ko itzulpen lehiaketako epea 2008ko maiatzaren 20an amaituko da, eguerdiko 12ak baino lehen, eta EIZIE elkartearen egoitzara (Zemoria 25, behea – 20013 Donostia) bidali behar dira itzulpenak.

4

Euskal Herriko Ahotsak egitasmoa aurkeztu da

Badihardugu Elkartea
2008-04-16 : 13:04

Gaur goizean aurkeztu da Donostian Euskal Herriko Ahotsak egitasmoa. Proiektu honen helburu nagusia da, Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea; hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu, eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea.

5

Axun Aierbe euskalaria hil da

Sustatu
2008-04-15 : 16:04

Garuneko odol isuri batez hil da Axun Aierbe euskalaria (Ibarra, Gipuzkoa, 1968), Donostiako ospitaleko sendagileek adierazi dutenez. Soziolinguistikan, itzulpengintzan eta euskalaritzako hainbat alorretan ibili izan da Aierbe hainbat urtez. Eguneraketa: Hileta Ibarran izango da, bihar asteazkena, hilak 16, 19.00etan.

Ar Redadeg, bretoieraren Korrika

Sustatu - Sustatu
2008-04-14 : 12:04

Diwan Bretainiako murgiltze eskolen federakuntzak bere 30garren urtea ospatuko du aurten. Karia horretara eta bretoierarekin hango jendearen atxikimendua eta inplikazioa sustatzeko, KORRIKA bat antolatuko dute lehen aldikotz, Ar Redadeg (korrika) deitua, apirilaren 30etik maiatzaren 3ra.

1

Euskararen jatorriaren 3. biltzarra, Oka-Iruñan maiatzean

Patxi Alaña - Euskararen jatorriaren biltzarra
2008-04-10 : 10:04

Euskararen Jatorriak gure hizkuntzaren jatorriaz 3. Biltzarra antolatu du Oka-Iruñean. Udalerri honetan aurkitutako idazkunek euskararen jatorria argitzen laguntza handia eskainiko dutelakoan gaude.

Kontseiluko sortzaileek "Euskaraz bai" adierazpenarekin bat egin dute

Itxaso Ferreras - Kontseilua
2008-04-01 : 16:04

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua orain dela 10 urte luze sortu zen, 1997ko abenduaren 6an, Durangon. Sorrera posible egin zutenekin agerraldia egin dute gaur Donostiako Costa Vasca Hotelean. Bertan ‘Euskararen Unibertsoa’ jardunaldiak antolatu ziren 1997ko martxoan. Ehundaka adituk parte hartu zuten hausnarketetan eta bertan erabaki zen euskalgintzak bilgune baten beharra zuela: handik hilabete batzuetara sortu zen “Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua”.

2

Elkartasuna bidesaririk gabe

Patxi Baztarrika - Eusko Jaurlaritza
2008-03-14 : 17:03

Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak helarazi digu iritzi artikulu hau.

10

Rajoy ez doa (ezta Raxoi ere)

Luistxo Fernandez - Eibar.org
2008-03-12 : 11:03

Mariano Rajoy ez doa. Zurrumurruak izan dira, baina oposizioaren lidergoari eutsi nahi dio Espainian, atzo esan zuenez. Beraz, Raxoi irakurtzen jarraituko dugu Berrian. Baina, zergatik? Egunkari horren Estilo Liburuan badaude deitura euskaldunen inguruko oharrak, baina ez Galiziako izenen ingurukoak. Hortaz, zergatik da Raxoi?

2

Erne eta ELA, emakumezko eta euskaldunen kuoten aurka Ertzaintzan

Sustatu
2008-03-11 : 11:03

Joan den asteko albisteen zurrunbiloan, gutxik erreperatu zioten Ertzaintzako bi sindikatuk ostegunean egindako protesta ekintza laboralari. Eusko Jaurlaritzaren Bilboko delegazioaren aurrean kontzentratu ziren sindikatuotako agenteak, lan-baldintzetan Herrizaingo Sailak ezarri nahi dituen kontu batzuengatik protestan. Motiboa: emakumezkoentzako eta euskaldunentzako kuotak ezarri nahi ditu Herrizaingo Sailak Ertzaintzako lan-taldeetan; eta sindikatuak ez daude ados.

2

Euskarak Euskal Herria; Euskal Herriak independentzia!

Euskarak Independentzia - www.blogak.com/euskarakindependentzia
2008-03-07 : 08:03

Euskal Herria eta euskara, herri eta hizkuntza zapalduak. Bere buruaren jabe izan nahi, geure buruaren jabe izan nahi, baina etengabe zapalduak. Euskal Herriak eta euskarak salbuespen-egoera bizi dute. Belaunaldiz belaunaldi euskaldunon hizkuntza-eskubideak sistematikoki urratuak izan dira; bizitza sozialaren eremu guztietan ez dira euskaldunon hizkuntza-eskubideak bermatu; euskarari garapen osoa izateko aukera ukatu zaio; euskararen lurraldea zatikatua izan da.

1

Seme-alaben hizkuntza ohituretan eragin, Julio Ibarraren ikuspegian

Sustatu
2008-03-05 : 10:03

Ebete aholkularitza zerbitzu bat da, enpresa berri bat: Euskararen erabilera sustatzeko baliabideak eta tresnak, hori da beren lema. Hitzaldi eta ikastaroak ematen dituzte. Iñaki Eizmendi eta Julio Ibarra kazetari ezaguna dira bi sustatzaileak. Ibarrak, bereziki, kontu bat azaldu ohi du hitzaldi hauetan: inguru erdaldunean bizi den gurasoa izanik, zelan eragin seme-alaben hizkuntza ohituretan?

3

Soziolinguistika Klusterraren jardunaldiaren kronika

Gipuzkoaeuskara.net
2008-03-03 : 13:03

Soziolinguistika Klusterrak Geroa bermatzeko, oraina ezagutu jardunaldia antolatu zuen otsailaren 29an, UPV-EHUko Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Bere helburuak 2007ko proiektuetatik bildutako emaitza nagusiak plazaratzea eta soziolinguistikaren arloan erreferentziazko diren hainbat adituren hitzaldiak ematea izan ziren. Iturria: Gipuzkoaeuskara.net, CC baimenarekin.

Soziolinguistika Klusterraren 1. jardunaldia

Oihana Lujanbio Begiristain - Soziolinguistika Klusterra
2008-02-15 : 09:02

Soziolinguistika Klusterrak bere 1. jardunaldia antolatu du: "Geroa bermatzeko, oraina ezagutu". Jardunaldia otsailaren 29an izango da. Izen emateko aukera otsailaren 22 bitartean dago.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››