Sustatu logoa Teknologia albisteak

Seme-alaben hizkuntza ohituretan eragin, Julio Ibarraren ikuspegian

Sustatu
2008-03-05 10:03

Ebete aholkularitza zerbitzu bat da, enpresa berri bat: Euskararen erabilera sustatzeko baliabideak eta tresnak, hori da beren lema. Hitzaldi eta ikastaroak ematen dituzte. Iñaki Eizmendi eta Julio Ibarra kazetari ezaguna dira bi sustatzaileak. Ibarrak, bereziki, kontu bat azaldu ohi du hitzaldi hauetan: inguru erdaldunean bizi den gurasoa izanik, zelan eragin seme-alaben hizkuntza ohituretan?

Aste honetan, bi hitzaldi eman dituzte Donostiako eskola publiko batean (joan den astean Irutxuloko Hitza egunkariaren honela aurkeztu ziren): egun batean euskaraz, eta biharamunean gaztelaniaz, guraso erdaldunentzat.

Bada, han izan den guraso batek entzundakoaren kontaketa egin du blogean.

Kontakizun horretatik pasarte pare bat:

  • Eskolak urtebetean haurraren esna-denboraren %15a besterik ez du hartzen. Beraz hiztunak osatzeko mekanismoan ezinbestekoa da: familia+eskola binomioa eta eskola+lagunak+lana hirukoa kontuan hartzea.
  • EUSKAÑOLAri, euskara traketsari garrantzia kendu, batez ere gaizki ari direla jakin baldin badakite. Helduok ere askotan egiten dugu salto euskara-gaztelania-euskara..

Ebete zerbitzuaz informazio gehiago, Ebete.org webgunean.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu