Literatura Unibertsalaren bildumarako 2008ko itzulpen lehiaketako epea 2008ko maiatzaren 20an amaituko da, eguerdiko 12ak baino lehen, eta EIZIE elkartearen egoitzara (Zemoria 25, behea 20013 Donostia) bidali behar dira itzulpenak.
Epea 2008ko maiatzaren 20an amaituko da, eguerdiko 12ak baino lehen, eta EIZIE elkartearen egoitzara (Zemoria 25, behea 20013 Donostia) bidali behar dira itzulpenak.
Lehiatzaile orok obra baterako edo gehiagotarako itzulpen-proiektuak aurkezten ahalko ditu, bakoitzari bere lema eta gutunazal itxia erantsiz (ikus itzulgaien zerrenda).
10 orrialdeko lagina aurkeztu behar da euskaraz, lau kopiatan eta orri zenbakituetan. Besterik aipatzen ez denean, liburuaren -ez hitzaurrearen- hasierako orriak itzuli behar dira (12 tamainako letra, lerro arteko espazioa 1,5).
Itzulpena egiteko erabilitako jatorrizko liburuaren fotokopiak (10 orrialdeko laginari dagozkienak), lau kopiatan, eta bibliografi fitxa (jatorrizko titulua, edizioa, urtea, eta abar). Jatorrizko testua Internet saretik jasoa baldin bada, helbide zehatza adierazi behar da.
Itzulpen proiektu bakoitzak ezizena eramango du. Aparteko gutunazal itxi batean itzultzailearen izen-deiturak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa, sinadura eta nortasun agiriaren fotokopia emango dira, kanpoaldean itzulgaiaren titulua eta itzultzailearen lema edo ezizena adieraziz.
Itzulpen-proiektua postaz bidali nahi izanez gero, «Literatura Unibertsala» lehiaketarako dela adierazi behar da gutunazalean.
Itzulgaiak nori esleitu, horretarako eratuko den epaimahai batek erabakiko du eta honela osatuko da: Eusko Jaurlaritzak izendaturiko itzulpen-munduko aditu bat, itzulpenen argitalpenak egingo duen argitaletxeak proposaturikoa, eta EIZIE elkarteak izendaturikoa. EIZIE elkarteak idazkari bat ere izendatuko du, hizpiderik eta botorik gabe arituko dena. Epaimahaiaren erabakia atzeraezina izango da.
Esleituak izan diren proiektuen itzultzaileei soilik emango zaie epaimahaiaren erabakiaren berri, eta liburu osoa itzultzeko kontratua sinatuko dute EIZIEk eta itzultzaileak. Liburuak itzultzeko epea orri kopuruaren araberakoa da: 125 orri - 6 hilabete / 250 orri - urtebete / >250 - proportzioan kalkulatuko da.
Itzulpenen bat obraren jatorrizko hizkuntzatik ez bada egiten, gutxienez bi sorburu-hizkuntza erabili beharko dira, eta horiei dagozkien orrialdeen fotokopiak aurkeztu.
Argibide gehiago jasotzeko jo bulegoa@eizie.org helbidera edo 943 277 111 telefonora.
ITZULGAIEN ZERRENDA
Itzulgaien zerrenda 2008
Idazlea Izenburua Ordainsaria
BRONTË, Emily Wuthering heights 9.490
GORDIMER, Nadine Burger's Daughter 11.050
MELVILLE, Herman Benito Cereno eta Billy Bud
Itzulgaien zerrenda osorik hemen ikus dezakezue.