
Seguru nago bat baino gehiago ohartu dela Ibarretxe Lehendakariak euskaraz hitz egitean erabiltzen duen erregistro informalaz: "Oain aurrera egitia tokatzen zaigu."
Euskal Herriko Unibertsitateak Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia-ko master ofiziala eskaintzen du 2008/2009 ikasturterako. Master honek doktoretzarako aukera ematen du eta urritik apirila bitarte eskainiko da Gasteizen, Letren Fakultatean. Eskolak arratsaldeko 430-9 bitarte dira eta ikasleak urte betean edo bitan egin ditzake masterra osatzen duten 60 kredituak. Irakasleak goi mailakoak dira, honako unibertsitatetakoak: EHU, Iruñeko NUP, Bordele, Pabe, Frantziako CNRS, Suitzako Geneva, EEBBetako Reno edo Zaragozakoak.
Berritz ere frantziar jakobinismoak gure hizkuntzen aitorpenaz abiat eztabaida bertan behera gelditu dadin lortu du. Izan ere, gora-behera askoren ondoren, maiatzaren 7an frantses legebiltzarrean abitu eztabaidari segida eman bazitzaion maiatzaren 22an, Konstituzioaren 1 artikuluaren moldaketa eragingo lukeen aipua onartuz baina esan beharra dago, herri mugimendua asetzea lortu gabe- atzo, Senatuak atzera bota du kontrako testu bat bozkatuz.
Era asko daude batetik bestera ibiltzeko. Seguruenik, gainera, denok izan dugu noizbait ezohiko txangoren bat egiteko asmoa... Azkenean gehienok betiko lekuak bisitatu eta erosotasunera jotzen dugu. Aznder Izagirrek Vespa bat aukeratu zuen eta bidaia horren emaitza da "VESPAÑA" ikuskizuna.
Euskal Kulturako hainbat pertsona ezagun elkartu dira Bilboko Liburu Azokan Euskaraz bai era berezi batean esateko. Idatzian, ahozkoan, antzezpenean edota sukaldean euskaraz bai esaten badakigu, gainera esateko modu asko dauzkagu: poetikoa, dramatikoa, espontaneoa, goxoa , aurkeztu du ekitaldia Asier Hormaza aktoreak.
Iruñeko herritar ugari izan dira Maisonnave Hotelean ospatutako Kontseiluaren erakusketa ibiltariaren aurkezpenean. Euskalgintzako ordezkariak, politikoak, kultura munduko eragileak
guztiek eman nahi izan diote ongietorria Kontseiluaren azken hamar urteen errepasoa egiten duen erakusketari. Duela 10 urte, Bai Euskarari lemarekin Sadar betetzea lortu genuen, eta orain, berriz zuengana itzuli gara Euskaraz bai lema berria errealitate bihurtzeko asmoarekin, gogorarazi du Xabier Mendigurenek, Kontseiluko idazkari nagusiak.
Euskara salbatzeko dekalogo bat argitaratu zuen Pako Aristi idazleak Berrian igandean. Puntu horietako batean dio, aholku hauek fotokopiatu bitez, sartu Interneten, blogetan... Horrek lizentzia ematen duelakoan, testua osorik kopiatu dugu Sustatura.
"Hitanoaren erabilpen desegokia saiheste aldera, aukera aitzindari bat aipatu ahal dugu: femeninoa era maskulinoaren atzizkiak elkartzea", proposatzen du Emakunderen liburu berriak, Euskararen Erabilera Ez Sexista delakoak (sarean dago eskuragarri). Adibidez, "Bestela, amaitu ondoren jasoko dunk fruiturik lehorrena".
Egiako hainbat talderen ekimenez Egia Euskaraz Eguna egingo dugu bihar, hilaren 24an, larunbata. Goiz eta arratsaldez jarduera asko egongo da Plaza Haundin. Euskara Egiako hizkuntza da, eta horregatik aukeratu dugu "Lingua vascorum, Lingua Egiarum leloa".
Datorren ostiralean, maiatzaren 23an, eguerdiko 12:30etan aurkeztuko da Lakuako Areto Nagusian IVAPeko Juanjo Pagola eta Joseba Urkia interpreteek idatzitako "Interpretearen Eskuliburua". Bi lankideek azken hamabost urteetan euskararen eta gaztelaniaren arteko interpretazio-arloan egindako lana oinarri hartuta idatzi dute liburu interesgarri eta argigarria.
Ikuspegik (Immigrazioaren euskal behatokiak) eta Unesco Etxearen Amaraunak kongresu bat antolatu dugu ostiralerako, maiatzak 23. Egun osoko ekitaldia izango da eta Bilboko Euskalduna Jauregian ospatuko da.
Ateak zabalik ditugu Nafar jendarte osoarentzat. Ateak zabalik izan ditugu Nafarroako AEKko euskaltegiak, helduak euskalduntzen daramatzagun urte hauetan guztietan. Nafarroan euskararen normalizazioaren aldeko lanean ari gara AEKko euskaltegiok, jada urte asko dira30 gutxienean, Nafarroako bailara herri eta hirietan helduei euskal eskolak ematen dizkiegula. Erriberako lautadetatik hasi, Iruñerriko mendixkak eta Baztango etxetzarretatik igaroz hurrena, euskara irakatsi diegu milaka eta milaka nafarrei.
Maiatzaren 17an, larunbatarekin, inauguratuko da Baionako AEKren egoitza berria, Kalostrape ostatua, Baiona Ttipiko Marengo kalean. Iparraldeko AEKren zerbitzuak eta Baionako gau-eskola jada bertan dira, baina orain, denentzako ostatu hau, jatetxe eta kulturgune ere izango da.
Aurten hogeita hamar urte betetzen dira Patxi Goenagak Gramatika Bideetan liburuaren lehen argitalpena kaleratu zuela, gramatikazale eta ikertzaile belaunaldi oso batentzat giltzarri gertatu zen liburua. Berau ospatzeko eta egileak 60 urte bete berriak dituela ospatzeko, ostegun honetan, maiatzaren 15ean, ekitaldi berezia antolatu da Gasteizko Filologia eta Geografia-Historia fakultatean.
45 erakundek eskatu dute Bikain Ebaluazioa 2008an eta 120 lagunek hartu dute parte Bikain Ebaluatzaile izateko prestakuntza-saioetan. Eusko Jaurlaritzak eta BIKAIN kudeaketa organoek zituzten aurreikuspenak bete eta gainditu egin dira. BIKAIN kudeaketa organoetan -Artezkaritzako Kontseiluan eta Kudeaketa Batzorde Eragilean- Eusko Jaurlaritzak, Euskalitek, hiru foru aldundiek, EUDELek, EAEko enpresarien elkarteek eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak parte hartzen dute.