Erne eta ELA, emakumezko eta euskaldunen kuoten aurka Ertzaintzan
ERNE eta ELA sindikatuak dira protesta antolatu zutenak, eta mobilizazio gehiago ere iragarri izan dituztenak. ERNEren webgunean badago ohar bat dago kasuaz, baina ez da motibo zehatzik aipatzen. "Ertzainek dituzten eskubideak urratu ez ezik, Euskal Herriko Poliziari Buruzko Legeak ezarritakoari ere muzin egin dio", dio ERNEren oharrak. Hala ere, agentzietako albisteetan, edo El Pais-en argitaratutako artikuluan, ageriago dago kontua. Ertzaintzako lan-taldeetan aniztasuna ezarri nahi du Herrizaingo Sailak, emakumezkoak eta euskaraz dakitenak sartuz, eta horrek postu aldaketak ekarriko ditu, eskubide sindikalen kontra omen dagoen zerbait.
Herrizaingo Sailak ere erantzun die sindikatuen eskabideei. Ohar horretan dioenez, lan-taldeetan kuota hauek ezartzearen arrazoia zera da:
- Batetik, herritar euskaldunei beren hizkuntzan arreta eskaini ahal izatea
- Bestetik, bereziki delitu sexual edo genero-indarkeriarekin zerikusia duten kasuetan, emakumezko ertzainen presentzia beharrezkoa gertatzen dela.
Erantzunak kargatzen...