Teknologia albisteak

Udaltop jardunaldietako hitzaldien bideoak online

2017-05-19 : 10:10

Joan zen astean egin zen Lasarte-Orian Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen IX. Topaketa. Aurten hizkuntza-ohiturak aldatzeko esperientziak eta ikerketak izan ditugu hizpide, Aterako gara euskal herritarrok hizkuntzaren armairutik? Nola uztartu gizartearen aktibazioa eta hizkuntza ohituren aldaketa? izenburupean. Jardunaldietako bideo guztiak online jarri ditugu. 

Publizitatea

"Demagun ehun urte barru" (Lertxundi, EIZIE) liburua aurkeztuko da gaur Donostian

2017-05-11 : 10:59

EIZIEk eta DSS2016k atzo aurkeztu zuten prentsaurrean Anjel Lertxundiren Demagun ehun urte barru liburua, izen bereko solasaldien emaitzarekin. Gaur, maiatzak 11, jendaurrean aurkeztuko da liburua, EIEk antolatu duen ekitaldi batean, Kutxa Fundazioaren Ruiz Balerdi Aretoan (Tabakalera, 4. solairua), arratsaldeko 18:30ean. Liburuan jorratzen diren gaiei buruz arituko dira Anjel Lertxundi eta Harkaitz Cano, mahai baten inguruan, Xabier Olarra eta Koro Navarro itzultzaileekin batera, Goizalde Landabaso kazetariak moderaturik. Sarrera doakoa da.

Dena prest Udaltop jardunaldiei hasiera emateko

2017-05-10 : 19:24

Aurtengo Udaltop ekitaldian, hizlarien eta parte-hartzaileen artean Euskal Herriko txoko guztietako 275 partaidetik gora bilduko dira, inoizko parte hartze handiena: Arabako, Gipuzkoako, Bizkaiako, Nafarroako, Lapurdiko, Nafarroa Beherako euskara teknikariak, arduradun politikoak, irakasleak, hizlariak eta beste hainbat esparruetako langileak. Marka guztiak hautsiz dator aurtengoa, eta egitarau bete-betearekin. Bost hitzaldi, bi mahai-inguru eta proposamen berri bat aurkeztuko dira. 

'Testu(inguru) orokorretik harago: itzulpenaz eta espezializazioaz' ikastaroa antolatu du EIZIEk EHUren Uda Ikastaroetan

2017-05-09 : 12:06

Itzulpengintzari eta espezializazioari buruzko bi eguneko ikastaroa antolatu du EIZIEk EHUren Uda Ikastaroetan, Letren Fakultateko Itzulpengintza eta Interpretazio Sailarekin elkarlanean, eta Ane López eta Josu Barambonesen zuzendaritzapean.

 

Jaurlaritzak eta Topaguneak prestatutako ponentzia entzuteko eta ekarpenetan parte hartzeko aukera ireki da

2017-05-03 : 11:10

250 pertsonak eman dute izena matrikulatzeko epearen barruan. Ondorioz, inoizko parte-hartze kopuru handiena izango da aurtengo Udaltopen, Goiegi jatetxeko mahai guztiak betetzerainokoa. Ostiral goizeko saioetara joateko aukera berria epearen barruan matrikulatu ezin izan dutenentzat.

Auzoko Jaia 2017 Antzuolan

2017-04-28 : 10:10

Antzuolan ospatuko da datorren larunbata maiatzaren 6an, 2017ko AUZOKO JAIA, Auzoko egitasmoaren urteko jaia. Bertan bilduko dira egitasmoa martxan dagoen herrietako kideak eta gonbitea luzatzen zaie herritar guztiei jaian parte hartzera.

1

Donostiako Udalbatzen euskararen erabileran datu kezkagarriak

Donostiako Udalbatza Donostiako herritarrei zuzen zuzenean eragiten dizkien erabakiak hartzeko organo gorena da. Bertan herritarrek hautatutako alkate eta zinegotziek parte hartzen dute euren alderdiko ordezkari gisa. Bagerak aurreko legegintzaldian ekin zion Udalbatzen hizkuntza erabileraren neurketa egiteari eta legegintzaldi berrian ere neurketa egin dugu, eta euskararen erabileran datu kezkagarriak aurkitu ditugu. Hauxe da laburpena:

  • EH Bildu %50,33
  • EAJ %25,21
  • PSE %5,86
  • PP %5,08
  • Irabazi Donostia %0,83

Maiatzaren 23an, Euskararen Transmisioari buruzko Mintegia Eibarren

2017-04-27 : 09:25

Eibarren urtero antolatzen den Euskararen Transmisioari buruzko mintegiak 7. edizioa izango du aurtengoa. Mintegia euskara elkarteetako kide, udaletako euskara teknikari, aisialdi taldeetako ordezkari, irakasle eta abarri zuzenduta dago eta 100 bat lagun batzen gara. Aurtengo mintegia maitzaren 23an izango da, goizeko 9etan hasita. Egitaraua dagoeneko prest dago eta izen-ematea ere ireki da

Astebete falta da Udaltop jardunaldietako izen-ematea ixteko

2017-04-25 : 14:31

Datorren astean itxiko da Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen IX. Topaketan izena emateko epea.  Aurten hizkuntza-ohiturak aldatzeko esperientziak eta ikerketak izango ditugu hizpide Udaltop jardunaldietan. Lasarte-Orian izango dira maiatzaren 11n eta 12an. Beraz, oporren bueltako betebeharren artean, ez ahaztu www.udaltop.eus webgunera sartzea eta izen-emate atalean formularioa betetzea. Prezioa 65 € da –osteguneko bazkaria barne–.

Lingolang unitate didaktikoak, hizkuntza aniztasuna azalarazteko

2017-04-25 : 11:13

Lingolang gure herrietako hizkuntza aniztasuna azalarazteko asmoz, euskaratik, aniztasunean eta parte hartzea sustatuz sortutako proiektua da. Proiektuak bi tresna biltzen ditu: www.lingolang.net webgunea eta Lingolang uniate didaktikoak. Bi kasuetan, 3 dira proiektuaren helburuak:

  • ikastetxeetako hizkuntza aniztasuna islatzea, herriko aniztasunaren adibide gisa,
  • jatorri ezberdinetako hizkuntzak ezagutu eta hiztunei aitortza hori egitea, eta
  • ikastetxe eta gurasoei aniztasuna lantzeko baliabideak eskaintzea.
1

Iruñeko lanpostu baterako, ingelesa derrigorrezko baina euskara ez

2017-04-25 : 09:35

Nafarroako administrazio Auzitegiak arrazoia eman dio Iruñeko Udalari. San Ferminetan turistak artatzeko lanpostu batean ingelesa derrigorrezko izango da, eta euskara ez. Beraz, ingelesdunak euskaldunak baino arreta hobea jasoko du. Ezin al zen eskatu euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez jakitea? Iruñean ez al dago hiru hizkuntzak dakizkienik?

5

Euskararen erabilerari buruzko EHUko Udako ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia
2017-04-16 : 09:47

Euskal Herriko kale-neurketak emandako emaitzak eta Inkesta Soziolinguistikoaren datuak aztertuko dira uztailaren 20an eta 21ean, Donostiako Miramar Jauregian izango den EHUko Udako Ikastaroan. "Euskararen erabilera: egoera, bilakaera eta norabidea datuen argitan" izenburuarekin Soziolinguistika Klusterrak Eusko Jaurlaritzarekin batera antolatu du ikastaroa, eta bertan izango dira banakako saiotan Jon Aizpurua, Iñaki Martinez de Luna eta Olatz Altuna Euskal Herriko perspektiba lantzen. Ikuspegia zabaltzeko Natxo Sorolla Kataluniatik eta Conchúr Ó Giollagáin Eskoziatik egingo dute euren irakurketa. Dagoeneko, matrikula egiteko gunea zabalik dago EHUko webgunean bertan.

Kaqchikelak (Guatemala): komunitatea eta hizkuntza aurrera atera nahian

2017-04-15 : 10:49

Guatemalak 16 miloi biztanle inguru ditu eta errolda kontuetan erdiak baino gutxiagok jotzen du bere burua indigenatzat, horrek agerian uzten du bizi izandako mendeetako bazterketak asko eta asko auto-gorrotora eta jatorrizko  identitatea ukatzera eraman dituela. Guatemalan “K´ulb,il Yol Twitz Paxil –Academia de las Lenguas Mayas de Guatemala” erakundearen arabera 22 hizkuntza maia, xinca, garifuna eta gaztelania hitz egiten dira. Kaqchikel komunitatea Guatemalaren baitan bizirik dauden 22 komunitate Maietako bat da eta  “Atlas  de las Lenguas del Mundo en Peligro “ txosteneko eskalaren arabera kaltebera  (bulnerabilitate) egoeran dago.

Udaltopek hizkuntza ohiturak aldatzeko esperientziak jasoko ditu IX. edizioan

2017-04-14 : 13:27

Udaletako Euskara Zerbitzuen topaketak 2017ko maiatzaren 11n eta 12an egingo da Lasarte-Oriako, Manuel Lekuona kultur etxean. Udaltopeko ordezkariak hizkuntza ohiturak gaia aukeratu dugu aurtengo ediziorako. Gaia aukeratzeko hari mutur nagusiak izan dira han eta hemen egin diren, egiten ari diren eta egin nahi diren esperientzia berriak. Zer dira ohiturak? Eta hizkuntza ohiturak? Hizkuntza portaerak aldatzeko ekimenek lagunduko al lukete euskararen erabilera areagotzen? Topaketetan galdera horiek eta antzeko beste hainbat jorratuko dira.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››