
Kontseiluaren baitan biltzen den helduen euskalduntze eta alfabetatzearen sektoreak Doakotasuneranzko bidean izeneko proposamena landu du. Elkarlanean oinarritutako proposamena da, izan ere, Kontseiluaren baitako eragileei (AEK, IKA, Maizpide eta Urrats eta Hitzez euskaltegiak), beste hainbat gehitu zaizkie. Guztion artean osatutako proposamena Eusko Jaurlaritzari aurkeztuko zaio. Aldarrikapen historikoa izan da Euskal Herrian euskara ikastea doakoa izatea. “Justiziazkoa delako. Izan ere, herri kohesionatua nahi badugu, herritar guztiei tresna guztiak eskaini behar zaizkie eta hor kokatu behar dugu berezko hizkuntza ezagutzeko eskubidea”, esan du Kontseiluko idazkari nagusiak, Paul Bilbaok. Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloan horretarako zein neurri behar diren jada zehaztuta dagoela gogora ekarri du, halaber, Bilbaok.
Herritar batek Bilboko San Adrian osasun etxean kartel batzuk gaztelera hutsean topatu, kexa jarri, eta Osakidetzaren erantzuna jaso du. Erantzunaren azken paragrafoan Bilbo Basurtu ESIko Pertsonal Zuzendariak adierazten du EAEtik kanpoko entitateen gaztelera hutsezko kartelak jarri daitezkeela osasun etxe eta ospitaleetan, baldin eta “edukia garrantzitsua bada”.
Gaur egun Nafarroako haur gehienek ez dute ETB3 (marrazki bizidunak euskaraz) ikusteko aukerarik, eta ez dago aldaketarako zantzurik. Giltza PPren Gobernuaren esku dago, eta erraztasunak eman ordez, traba teknikoak eta isunak jartzen ari da, Nafarroan euskarazko kateak eta irratiak hartzearen kontra.
Foruzain-kabo izateko azken lehiaketan (2017-6-5eko NAO), Nafarroako hegoaldean, alemanak, ingelesak eta frantsesak 5 puntu ematen zituzten bakoitzak. Euskarak, berriz, zero puntu.
Soziolinguistika Klusterrak 2016an Gernika-Lumon egindako euskararen erabileraren kale-neurketaren emaitzak ezagutarazi dituzte aste honetan. Jakitera eman dutenez, azken bost urteetan euskararen erabilera %3 jaitsi da herrian, eta azken urteotako joera kezkagarritzat jo dute. Neurtutako elkarrizketen %49,4 izan da euskaraz; 2011n, aldiz, euskararen erabilera %52an zegoen, eta 2006an, %57,3an. Beraz, urteen poderioz beherantz egin du euskararen erabilerak Gernika-Lumon. Haurren artean jaitsiera hori oraindik eta handiagoa da, 14 puntu jaitsi baita 2001etik 2016ra bitartean.
Aragoiko Gobernuak prentsa-ohar baten bidez jakinarazi duenez (jatorrizkoa gaztelaniaz), Aragoiko Pirinioetako 160 hirumilakoen izendegi ofiziala berrezarri du. Azken urteotako mapa eta argitalpenetan izan diren eraldaketak, asmakizunak, birrizendapenak eta desitxuratzeak zuzendu nahi izan ditu lan toponimiko honekin. Horrela, azken hamarkadetan sortu diren hamaika izen gaitzetsi dituzte eta aragoierazko jatorrizko toponimia berreskuratu nahi izan dute, gailurren toponimoen ofizialtasuna ezarriz (orain arte, gailur gehienek ez zuten izen ofizialik). Mendi-izen asko eskalatzaileen izenekin zeuden birrizendatuta, edo frantsesezko izenetik abiatuta birrizendatu ziren, edo jatorrizko toponimia aragoiarra desitxuratuta azaltzen zen argitalpen askotan. Oraingo lan toponimiko sakon honen ondorioz, aragoierazko toponimoak berreskuratu nahi izan dira eta azkenaldiko nahas-mahasa argitzen saiatu dira. Esate baterako, azken urteotako mapetan Aneto, Monte Perdido, Soum de Ramond edo Pico de Russell izan direnak, hemendik aurrera Tuca d'Aneto, Punta de Treserols/Monte Perdido, Pico d’Añisclo eta Tuca d’el Cap de la Vall izango dira.
2017ko maiatzaren 16an, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko gobernu idazkariak horrela erantzun zion Nafarroako Administrazioetako Korrika Batzordeari, Justizia bere burua euskalduntzen hasteko egindako eskaria dela eta: Espainiako “botere legegilearen kontua da”. Ez omen dago arlo horretan ezer egiterik. Egia ote?
Lagunekin euskara erabiltzearen ohiturak beheranzko joera izaten jarraitzen du Euskadiko gazteen artean: lagunekin euskara batik bat edo bi hizkuntzak neurri berean erabiltzen dituzten Euskadiko gazteen ehunekoak 10 puntutik gorako jaitsiera metatua izan du 2004ko eta 2016ko ehunekoen artean (% 48,5etik % 38,1era). Lagunekin euskara erabiltzearen ohituraren beherakada Euskadiko hiru lurraldeetan gertatu da, baina bereziki nabarmena izan da Bizkaian. Hain zuzen ere, lagunekin daudenean euskaraz batik bat edo euskaraz zein gaztelaniaz hitz egiten duten gazte euskaldunen ehunekoa % 43,9tik (2004) % 27,1era (2016) jaitsi da.
Gaur zabaldu dugu aurtengo deialdia. Webgunean dago informazio guztia. Lau liburu hautatu dira aurten, eta jatorrizkoen laginak ere jarri ditugu lehiatzailearen eskura.
Zertarako balio du Euskararen Ordenantza ona izatea, gero ez bada berak ezarritakoa betetzen? Ba al dakite Atarrabiako zinegotziek onartutako arauak bete behar dituztela? Ba al dakite euskararen inguruan behar bezalako sentiberatasuna ez erakusteaz gain, deialdiei segurtasun juridikoa ukatu dietela eta helegiteen bidez baliogabetu daitezkeela, inplikatutako pertsonak kaltetuta utziz? Ezin dituzte gauzak behar bezala egin?
Ekainaren 7an eta 8an jardunaldi irekia izango da Donostiako Carlos Santamaria Zentroko liburutegian. "Lan-eremu elebidunetan komunikatzea: nola lagundu profesional guztiei kalitatezko zaintzarako hizkuntza-gaitasuna lortzen?". Jardunaldiak Europako COMBI egitasmoaren barruan antolatu dira. Lan-eremu elebidunetan komunikatzeko gaitasunak aztertu eta garatu nahi dituen egitasmoa da. Egitaraua ikusteko edo izena emateko, sakatu hemen.
Euskararen Transmisioari buruzko VII. Mintegia izan dugu aste honetan Eibarren. Kronikatxoa egin dugu Ahotsak.eus webgunean. Gozamena da euskarara gerturatzeko giltzetako bat. Plazera, ondo pasatzea. Ilusioa. Horixe da herenegun Eibarko Portalea kultur etxean ateratako ondorioetako bat. Eta Kitto euskara elkarteak antolatutako mintegian euskararen transmisioarekin arduratuta gauden hainbat lagun bildu ginen, urtero legez. Aurten hiztun berriak izan dira hizpide nagusia. Izan ere, EAEn 16 eta 24 urte bitarteko gazteen %50 baino gehiago euskal hiztun berriak dira (VI. Inkesta soziolinguistikoa) eta migratzaileak ere urtetik urtera gehiago dira. Egitaraua oparoa eta interesgarria izan zen, hausnarketarako bide ugari eman zituena. Goizeko 09:00etan hasi eta bazkalordua bitarte, zazpi hizlarik hartu zuten hitza. Bi ikerketa soziolinguistikoz gainera, tokian tokiko bost esperientzia ezagutzeko aukera ere izan genuen: Soraluze, Lasarte-Oria, Tolosaldea, Agurain eta Tutera. Hemen entzundakoen laburpena. Xehetasun eta argazki gehiago, Eta Kitton. Hitzaldiak bideoz grabatu zituzten, eta online jarriko dituzte.
Naziogintza eta Estrategia Independentista goiburupean, SORTUk euskalgintza eta kulturgintzako zenbait esparrutan lanean ari diren kideentzako tailerra antolatu du. Tailerrean gai honetan interesa duten ezker abertzaleko kideek parte hartu ahal izango dute.
Lan sakon baten ostean dator eibartarrak plazaratu barri dauen Mendebaleko euskara (Elkar). Liburu zehatz eta dibulgatibo honetan Araba, Bizkaia, Deba ibarra, Urolaldea, Goierri eta Burundako berbakerea erakusten dau. Urteak daroaz euskerea eta batez be euskalkiak ikertzen. Euskal Herriko eskualde desbardinetan denporaldiak emon ditu bertako dialektoak aztertzen. Berak zabaldu eban bizkaierea Arabatik datorren hipotesia. 1998an euskerearen dialektoen mapa gaurkotua aurkeztu eban eta igaz, Euskalkiak.eus webgunea be martxan jarri eban.