Sustatu logoa Teknologia albisteak
udaltop

Udaltop topaketak

Udaletako euskara-zerbitzuen topaketak

Artikuluak

Udaltopeko ponentzien bideoak webgunean ikusgai

Udaltop Euskara Zerbitzuen Topaketak
Udaltop Euskara Zerbitzuen Topaketak
2026-06-02 12:19

Udaltopen hemezortzigarren edizioa amaituta, webgunean ikusgai daude Justizia linguistikoa: diskurtsoak, praktikak eta oinarriak berdintasuna helburu izenburupean Euskal Hirigune Elkargoak; Eusko Jaurlaritzak; Nafarroako Gobernuak; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Lasarte-Oriako Udalak antolatutako jardunaldian izan diren ponentzien bideoak.

Justizia linguistikoa Udaltop jardunaldiaren erdigunean

Udaltop Euskara Zerbitzuen Topaketak
Udaltop Euskara Zerbitzuen Topaketak
2026-04-27 11:04

Udaltop, Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketa, maiatzaren 21ean eta 22an egingo da Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean. Justizia linguistikoa izango da aurtengo edizioan hizpide, eta, bi egunetan, justizia linguistikoa ikuspegi filosofiko eta politikotik lantzeko ahalegina egiteaz gaiz, hizkuntza gutxituak indarberritzeko oinarriez hitz egingo da.

Udaltopeko ponentzien bideoak webgunean ikusgai

Udaltop Euskara Zerbitzuen Topaketak
Udaltop Euskara Zerbitzuen Topaketak
2022-05-19 13:20

Hitzaldien txostenak eta hizlariek aurkezpenetarako erabili dituzten PPT dokumentuak ere eskura izango dituzue, zuen egunerokotasunean aplikagarriak izan daitekeenak.

Udaltopen 14. edizioa “Eskolak bakarrik ezin badu…” bidegurutzeari irtenbidea topatzen ahaleginduko da

Udaltop Euskara Zerbitzuen Topaketak
Udaltop Euskara Zerbitzuen Topaketak
2022-03-28 11:57

Udaltopek Lasarte-Oriako plaza berreskuratuko du hamalaugarren edizioan. Bi urteko etenaldiaren ondotik, Manuel Lekuona Kultur Etxeak bi eguneko jardunaldia hartuko du 2022ko maiatzaren 12an eta 13an. Eta antolatzaileek iragarri dutenez, online jarraitzeko aukera ere eskainiko dute. Izen-emate epea dagoeneko zabalik da eta maiatzaren 3ra arte izango da aukera formularioa betetzeko.

Udalek eremu sozioekonomikoan eragiteko gakoak emango ditu Udaltopek

Udaltop Euskara Zerbitzuen Topaketak
Udaltop Euskara Zerbitzuen Topaketak
2021-03-23 10:58

Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketa online egingo dugu, aurreko edizioan bezala. Maiatzaren 5ean eta 6an izango da, eta aurreko edizioari jarraipena emanez, eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko gakoak emango dira, hain zuzen, udaletatik zer eta nola egin daitekeen aztertuko da. Jardunaldia jarraitzeko, beharrezkoa izango da zabalik dagoen izen-emate formularioa betetzea. 

Udaltopeko formatu berriak interesa piztu du eta izen-emateak 400 laguneko langa gainditu du

Udaltop Euskara Zerbitzuen Topaketak
Udaltop Euskara Zerbitzuen Topaketak
2020-05-11 11:58
  • Izena emateko epea luzatu da; gaur eta bihar ere aukera izango da formularioa betetzeko

  • Egitarauan ordutegi moldaketa batzuk izan dira, eta hasiera ordu erdi aurreratu da, 10:00etatik 9:30era

Udaltopek inoizko parte-hartzerik handiena izango du hamabigarren edizioan. COVID-19aren pandemiak eragindako osasun larrialdiak jardunaldia moldatu beharra ekarri duen arren, izen-emate zenbakiei erreparatuz gero aurtengo formatu eta egitarauak interesa piztu duela dirudi.

Udaltopek eremu sozioekonomikoari leiho bat zabalduko dio maiatzaren 14an online

Udaltop Euskara Zerbitzuen Topaketak
Udaltop Euskara Zerbitzuen Topaketak
2020-04-24 13:34

Eremu sozioekonomikoan jarrita zuen fokua aurten Udaltopek, Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketak. Hain zuzen, alor horretan euskararen erabilera pizteko gakoak ematea zen hamabigarren edizioko xede nagusia. COVID-19ak eragindako osasun larrialdiak, ordea, aurtengo jardunaldia moldatu beharra ekarri du; Udaltop egin egingo da, baina online, eta bi eguneko egitaraua goiz bakarrera mugatuz. Maiatzaren 14an izango da, www.udaltop.eus webgunean. Jardunaldia jarraitzeko beharrezkoa izango da aurrez izen-emate formularioa betetzea.

Udaltopek elkarlana izango du aztergai hamaikagarren edizioan

Udaltop Euskara Zerbitzuen Topaketak
Udaltop Euskara Zerbitzuen Topaketak
2019-04-04 11:46

Topaketa Lasarte-Orian egingo da, maiatzaren 16an eta 17an, eta izen-ematea zabalik dago maiatzaren 3ra arte.

Udaltopeko ponentzien bideoak ikusgai

Udaltop Euskara Zerbitzuen Topaketak
Udaltop Euskara Zerbitzuen Topaketak
2018-05-29 09:04

Duela astebete Udaltop jardunaldien hamargarren edizioan barneratuta ginen bete betean, Euskaraldia puntuz puntu. Aurtengo puntuari erantzunak eta datorrenari galderak izenburupean.

Udaltopen hamargarren edizioak 270 partaide bilduko ditu ostegun-ostiral honetan

Udaltop Euskara Zerbitzuen Topaketak
Udaltop Euskara Zerbitzuen Topaketak
2018-05-16 11:10

Ostegun eta ostirala bitartean bederatzi hitzaldik, proposamen berri baten aurkezpenak, ekarpenak eta sorpresak osatuko dute egitarau oparoa. Udaltop, Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketei, ostegunean, emango zaie hasiera Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean. Hamar urte beteko dituzten honetan Euskaraldia izango dute oinarri jardunaldiek, Euskaraldia puntuz puntu. Aurtengo puntuari erantzunak eta datorrenari galderak izenburupean.

Jarraitu gaitzazu