Teknologia albisteak

'Testu(inguru) orokorretik harago: itzulpenaz eta espezializazioaz' ikastaroa antolatu du EIZIEk EHUren Uda Ikastaroetan

Erabiltzailearen aurpegia
2017-05-09 : 11:49

Itzulpengintzari eta espezializazioari buruzko bi eguneko ikastaroa antolatu du EIZIEk EHUren Uda Ikastaroetan, Letren Fakultateko Itzulpengintza eta Interpretazio Sailarekin elkarlanean, eta Ane López eta Josu Barambonesen zuzendaritzapean.

 

Euskaraz lan egiten dugun hizkuntza arloko profesionalen zenbait espezializazio eremu aztertuko ditugu, hainbat ikuspegitatik: aukerak, beharrak, oztopoak eta erronkak; nondik gatozen, non gauden eta nora goazen.

Kazetaritza, publizitatea, bideo-jokoak, zientzia, interpretazioa, azpidazketa, terminologia berezitua eta esparru espezializatuen hizkuntza kudeaketa landuko ditugu.

Ikastaroa ekainaren 29an eta 30ean izango da, Donostiako Miramar Jauregian, egun osoz, eta izena emateko epea zabalik dago (matrikula merkeagoa da maiatzaren 31 baino lehen eginez gero).

Programari eta hizlariei buruzko informazioa eta izen ematea, hemen.

Erantzun

Sartu