Eibarren urtero antolatzen den Euskararen Transmisioari buruzko mintegiak 7. edizioa izango du aurtengoa. Mintegia euskara elkarteetako kide, udaletako euskara teknikari, aisialdi taldeetako ordezkari, irakasle eta abarri zuzenduta dago eta 100 bat lagun batzen gara. Aurtengo mintegia maitzaren 23an izango da, goizeko 9etan hasita. Egitaraua dagoeneko prest dago eta izen-ematea ere ireki da.
Euskararen erabileraz arduratzen garenok, ezin dugu erabilerarako ezinbestekoa den transmisioaren gakoa alde batera utzi, transmisioak gaitasuna ez ezik, hizkuntzarekiko baloreak eta ardura ere dakartzalako. Dakiguna gure ondorengoei ematen diegunean hizkuntza horrekiko begirunea erakusten diegu, balio duela esaten ari gara eta eurona ere badela adierazten diegu.
Transmisioa hain garrantzitsua izanik, ezinbestekoa da alor hau aintzat hartzea, modu estrategikoan lantzea, eta plangitzak definitzea. Horregatik, mintegi honen bitartez, honen gainean dauden esperientzia eta praktika onak elkarbanatu eta ezagutarazteaz gain, gaiari buruz eztabaida eta lan ildoak definitu nahiko genituzke.
2011. urtean antolatu genuen lehenengo mintegia, eta aurtengoa 7. edizioa izango da. Maiatzaren 23an izango da, goizeko 9etan hasita, Eibarko Portalea kultur etxean. Izena emateko eta jarraibideak, etakitto.eus webgunean.
Hauxe izango da egitaraua:
Erantzun
Sartu