Aurtengo Udaltop ekitaldian, hizlarien eta parte-hartzaileen artean Euskal Herriko txoko guztietako 275 partaidetik gora bilduko dira, inoizko parte hartze handiena: Arabako, Gipuzkoako, Bizkaiako, Nafarroako, Lapurdiko, Nafarroa Beherako euskara teknikariak, arduradun politikoak, irakasleak, hizlariak eta beste hainbat esparruetako langileak. Marka guztiak hautsiz dator aurtengoa, eta egitarau bete-betearekin. Bost hitzaldi, bi mahai-inguru eta proposamen berri bat aurkeztuko dira.
Udaltop, Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketei, bihar emango zaie hasiera Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean. Jardunaldiak Lasarte-Oriako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak antolatzen dute Arabako Foru Aldundiaren, Euskal Hirigune Elkargoaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, EUDELen, Nafarroako Gobernuaren eta UEMAren laguntzarekin.
Ekitaldian, hizlarien eta parte-hartzaileen artean Euskal Herriko txoko guztietako 275 partaidetik gora bilduko dira, inoizko parte hartze handiena: Arabako, Gipuzkoako, Bizkaiako, Nafarroako, Lapurdiko, Nafarroa Beherako euskara teknikariak, arduradun politikoak, irakasleak, hizlariak eta beste hainbat esparruetako langileak. Marka guztiak hautsiz dator aurtengoa.
Bost hitzaldi, bi mahai inguru eta proposamen berri bat
Beste urtebetez antolamendu batzordeak egitarau oparoa osatu da aurtengo ediziorako: bost hitzaldi, bi mahai inguru eta aurtengo berrikuntza nabarmenak, batetik, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetza eta Euskaltzaleen Topagunea lantzen ari diren proposamen berria, eta, bestetik, Miquel Strubell i Trueta, soziolinguista katalanak, bere ama hizkuntzan emango duen hitzaldia. Halaber, Euskarak 365 egun: hizkuntza-ohiturak eta gizarte aktibazioa Euskal Herrian eta elkarrekin lantzeko proposamen berrian parte hartzaileek beren ekarpenak egiteko aukera izango dute. Bideo emanaldi bat eta amaiera ekitaldia ere izango dute topaketek. Iazko edizioan estreinatu zen formatuarekin jarrai, jardunaldiek gidari nagusi bat izango dute, Reyes Prados kazetaria, hizkuntza ohituren inguruan erreferente den Sevillako euskalduna.
Erreferentziazko topaketa
Udaltopek bederatzi urte beteko ditu aurten eta bere ibilbide oparoan erreferentziazko topaketa bilakatu da. Batetik, egunerokoan langai ditugun horiei erantzunak ematen ahalegintzen delako eta guztiok egiten dugun lana hobetzea bilatzen duelako; hausnarketarako plaza da eta horrek balio erantsia ematen dio. Bestetik, publikoaren fideltasuna lortu duelako. Hori horrela, Udaltop galdu ezineko zita bihurtu da, euskara teknikarien topagune. Datozen urteetarako erronka mahai gainean da jada.
Erantzun
Sartu