Teknologia albisteak

Lingolang unitate didaktikoak, hizkuntza aniztasuna azalarazteko

Erabiltzailearen aurpegia
2017-04-25 : 08:11

Lingolang gure herrietako hizkuntza aniztasuna azalarazteko asmoz, euskaratik, aniztasunean eta parte hartzea sustatuz sortutako proiektua da. Proiektuak bi tresna biltzen ditu: www.lingolang.net webgunea eta Lingolang uniate didaktikoak. Bi kasuetan, 3 dira proiektuaren helburuak:

  • ikastetxeetako hizkuntza aniztasuna islatzea, herriko aniztasunaren adibide gisa,
  • jatorri ezberdinetako hizkuntzak ezagutu eta hiztunei aitortza hori egitea, eta
  • ikastetxe eta gurasoei aniztasuna lantzeko baliabideak eskaintzea.

Kutxa Fundazioak Gipuzkoako elkarte eta erakundeek garatzeko proiektu sozial eta kulturaletarako 2016an eginiko diru laguntza deialdian Euskaltzaleen Topaguneak jasotako diru laguntzari esker proiektuaren zabalpenarekin jarraitu ahal izan dugu eta Errenteriako hiru ikastetxeetan unitate didaktikoa eskaini. Ondoko hiru ikastetxeetan aritu gara: Orereta Ikastola, Koldo Mitxelena Ikastetxea eta Cristobal Gamon ikastetxea.

Ikasleek interes handiarekin hartu dute gaia eta oso parte hartzaileak izan dira saio guztietan zehar. Bereziki azpimarratzekoa izan da euskara eta gaztelania ez diren beste hizkuntzetako hiztunen erantzuna, hauen kasuan parte hartzea bereziki aktiboa izan delarik. Egitasmoaren baitan hainbat guraso parte hartze aktiboa izan dute, beraien seme-alaben klase kideekin harremana estutzeko balio izan baitie.

Lingolang egitasmoaren zabalkundean Euskaltzaleen Topaguneak eta Kutxa Ekoguneak elkarlanean parte hartzen dugu.

Erantzun

Sartu