Teknologia albisteak
1

Iruñeko lanpostu baterako, ingelesa derrigorrezko baina euskara ez

Erabiltzailearen aurpegia
2017-04-25 : 09:35

Nafarroako administrazio Auzitegiak arrazoia eman dio Iruñeko Udalari. San Ferminetan turistak artatzeko lanpostu batean ingelesa derrigorrezko izango da, eta euskara ez. Beraz, ingelesdunak euskaldunak baino arreta hobea jasoko du. Ezin al zen eskatu euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez jakitea? Iruñean ez al dago hiru hizkuntzak dakizkienik?

San Ferminetan Objektu Galduen Departamenturako Babes Zibileko zerrendak osatzeko ingelesa nahitaez eskatu zuen Iruñeko Udalak; euskara, ordea, ez.

Herritar baten errekurtsoaren ondoren, Nafarroako administrazio Auzitegiak arrazoia eman dio Iruñeko Udalari, 2016ko abenduaren 23ko Ebazpenaren bidez. Ingelesa nahitaez eskatzea ongi ikusi du, kanpotik etorritakoekin komunikazioa izateko. Nafarroako Administrazio Auzitegiarentzat, horrek ez dakar euskara gutxiestea.

Errekurtso egilearen arabera, ingelesa ez bada berezko hizkuntza, ez bada ofiziala eta euskarak baino estatu gutxiago baldin badu Iruñean, ezin da ingelesa eskatu eta euskara ez, herritarrekin harreman zuzena duten lanpostuetan. Nafarroako Administrazio Auzitegiarentzat, euskara erabiltzeko eta sustatzeko foru eta udal araudiek ez dute eragozten ingelesa eskatzea, hizkuntzen estatusari buruzko bestelako hausnarketarik egin gabe.

Beraz, ingelesdunak euskaldunak baino arreta hobea jasoko du. Ezin al zen eskatu euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez jakitea? Iruñean ez al dago hiru hizkuntzak dakizkienik?

Erantzunak

2017-04-25 : 16:59

Honek triste jartzen nau. Beste hizkuntza gurea aurrean jartzea ezin dot ulertu.

Erantzun

Sartu