Euskararen erabilerari buruzko EHUko Udako ikastaroa
2017-04-16 09:47
Euskal Herriko kale-neurketak emandako emaitzak eta Inkesta Soziolinguistikoaren datuak aztertuko dira uztailaren 20an eta 21ean, Donostiako Miramar Jauregian izango den EHUko Udako Ikastaroan. "Euskararen erabilera: egoera, bilakaera eta norabidea datuen argitan" izenburuarekin Soziolinguistika Klusterrak Eusko Jaurlaritzarekin batera antolatu du ikastaroa, eta bertan izango dira banakako saiotan Jon Aizpurua, Iñaki Martinez de Luna eta Olatz Altuna Euskal Herriko perspektiba lantzen. Ikuspegia zabaltzeko Natxo Sorolla Kataluniatik eta Conchúr Ó Giollagáin Eskoziatik egingo dute euren irakurketa. Dagoeneko, matrikula egiteko gunea zabalik dago EHUko webgunean bertan.
Txioak (5)
-
Soziolinguistika @slklusterraEuskararen erabilerari buruzko EHUko Udako ikastaroa uztailean #EHKaleNeurketa2016 eta #inkestasl emaitzen azterketa shar.es/1QZHyP
-
Azalgorri Bilbao @AzalgorriBilbaoplazaberri: RT slklusterra: Euskararen erabilerari buruzko EHUko Udako ikastaroa uztailean #EHKaleNeurketa2016 eta… shar.es/1QZHyP
-
Mikel Uriguen @mikel_uriguenplazaberri: RT slklusterra: Euskararen erabilerari buruzko EHUko Udako ikastaroa uztailean #EHKaleNeurketa2016 eta… shar.es/1QZHyP
Erantzunak kargatzen...