Teknologia albisteak

Langilegoari euskararen aldeko mezua igortzea eragozten ari da Osakidetzako zuzendaritza

2017-04-12 : 16:14

Egunak daramatza LAB sindikatuak euskararen aldeko email mezua Osakidetzako langileei igorri nahian, sindikatuok horretarako dugun ohiko bideak erabiliz. Ezin ordea, Osakidetzak langile guztiei emailak bidaltzeko aukera kendu berri digula konturatu gara mezu hau bidaltzen saiatzean. Informatika zein Giza Baliabideetako zuzendariei eskatu diegu gure lan sindikala egiteko oztopoak kendu eta mezu hau langileengana heltzeko bidea ematea. Alferrik. Osakidetzak langileon ordezkarienganako, eta euskararekiko ere, begirune txikiena ez duela lau haizetara zabaltzea baino ez zaigu geratzen.

Publizitatea

Euskararen erabilera: egoera, bilakaera eta norabidea EHUko udako ikastaroen artean

2017-04-12 : 09:29

Euskal Herriko kale-neurketak emandako emaitzak eta Inkesta Soziolinguistikoaren datuak aztertuko dira uztailaren 20an eta 21ean, Donostiako Miramar Jauregian izango den EHUko Udako Ikastaroan. “Euskararen erabilera: egoera, bilakaera eta norabidea datuen argitan”  izenburuarekin Soziolinguistika Klusterrak Eusko Jaurlaritzarekin batera antolatu du ikastaroa, eta bertan izango dira banakako saiotan Jon Aizpurua, Iñaki Martinez de Luna eta Olatz Altuna Euskal Herriko perspektiba lantzen. Ikuspegia zabaltzeko Natxo Sorolla Kataluniatik eta Conchúr Ó Giollagáin Eskoziatik egingo dute euren irakurketa.Horrez gain, hainbat mahai-inguru ere antolatu dira ertz desberdinetatik lantzeko gaia: Herri Administraziotik Miren Dobaran, Mikel Arregi  eta Mathieu Berge izango dira; Gizarte eragileen aldetik Iker Salaberria, Iker Martínez De Lagos eta Mertxe Mugika. Azkenik, unibertsitatearen ikuspegitik Jone Miren Hernández, Estibaliz Amorrortu eta Asier Irizar.

27

Euskaraz ezer ez dioten iragarkiak... espainolez pentsatuak direlako

Erabiltzailearen aurpegia
2017-04-11 : 09:40

Euskaraz ezer esaten ez duten iragarkiak... Espainolez pentsatuak direlako, noski @euskaltel @behatokia

Iruñeko Udalean hizkuntz profilak eskas.

2017-04-11 : 08:12

Iruñeko Udaleko plantilla organikoa argitaratu zen 2017ko martxoaren 8an. 1.615 lanpostuetatik euskarazko hizkuntz profila 51 lanpostuk daukate (% 3'16). Egun berean, Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentzia organismo autonomoko plantilla organikoa argitaratu zen. 33 lanpostu dira, euskarazko hizkuntz profilik gabekoak guztiak. Biztanleen %22 euskaldunak edo euskaldun hartzaileak diren hiriburuan. 

4

Euskaldunok giza eskubide gabe Donostiako Giza eskubideen zinemaldian

2017-04-10 : 13:36

Donostiako Giza eskubideen zinemaldiak 15. edizioz ere ez ditu errespetatzen gu bertako euskaldunon giza eskubideak. Uso..., baina otso. Ez ote ditugu? Gu ez ote gara giza? Kontuak oker egin ez baditugu, 51 film dira katalogoan, eta horietako 15, euskarazkoak (3) edo euskaraz azpititulatuak (12). Aldiz, 38 espainolezkoak (13) edo espainolez azpititulatuak (25) -gaztelania diote hemen ere, ez dakigun espainola horren gordina gertatu-. Biktoria Eugenian ekitaldi ofizialeko 19 saioetako 3, euskarazko azpitituluekin. 16 (behintzat) espainolezkoekin. Hala moduz ere aurkezpen eta solasaldiak.

8

Korrikaren kontrako manifestu anputatua

Erabiltzailearen aurpegia
2017-04-10 : 11:11

“Gaur Korrikaren kontrako manifestu bat irakurriko dizuet.  Honekin ez dut, badaezpada abisatzen dut, helduen euskalduntze eta alfabetatze alorrean historikoki egin den lan itzela zalantzan jarri nahi, are gutxiago etorkizunean egin beharko den guztia ere. Ezta, esan gabe doa, Korrikan parte hartzen dutenen asmo ona ere. Baina badaude, ospakizun-aldarrikapen ereduan, konbentzitzen ez nauten alderdi batzuk, gero eta gehiago urrundu nautenak harengandik.Edonola ere, Korrikaren kontra aritzeko nire argudio nagusiak itxurakeriarekin du zer ikusia: nola, ospakizunean parte hartze hutsarekin, gure barrenak garbitu eta euskararen alde gaudela berresten dugun, izerdi pixka bat (edo asko) botatzearen truke soilik. Ondoren, erdaraz bizitzen jarraitzeko, kontzientzia kargu handiegirik gabe.

16

"Marra gorriaren gainetik", Radio Euskadin "elebidunez"

Erabiltzailearen aurpegia
2017-04-07 : 09:40

Dani Alvarezek eta Amets Arzallusek elkarrekin frogatu zuten, atzo goizean Radio Euskadin (1:35:15), euskaraz eta gaztelaniaz aldi berean egin daitekeela, betidaniko marra gorri hori gainditzerik badagoela, beti ere solaskide biak bestearen hizkuntza bat-batean ulertzeko gauza badira. Euskararen eta gaztelaniaren arteko alde handia tarteko, betidanik uste izan dugu euskaraz nekez erabili zitekeela katalanez edo galizieraz hain normal eta sarri erabili ohi den formula. Alegia, galdegileak zein erantzuleak egitea nork bere hizkuntzan, bitarteko itzultzailerik gabe; baina, horra non, Danik eta Ametsek elkarrekin frogatu duten euskaraz zein gaztelaniaz ere aldi berean egin daitekeela, betidaniko marra gorri hori gainditzerik badagoela, beti ere solaskide biak aurrean dutenaren hizkuntza bat-batean ulertzeko gauza badira. Zorionak bioi.

Hemen entzungai (95:20).

Udaltopek hizkuntza ohiturak aldatzeko esperientziak jasoko ditu bederatzigarren edizioan

2017-04-03 : 08:28

Aterako gara euskal herritarrok hizkuntzaren armairutik? Nola uztartu gizartearen aktibazioa eta hizkuntza ohituren aldaketa? Hizkuntza ohituren gaia aukeratu du Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketak bederatzigarren ediziorako. Topaketa Lasarte-Orian egingo da, maiatzaren 11n eta 12an. Hitzaldiak, mahai-inguruak eta proposamen berri baten aurkezpena izango dira. Izen-ematea gaur irekiko da eta apirilaren 28ra arte egongo da zabalik.

Osakidetzako Gasteizko langileak, lana euskaraz egin ahal izatea eskatuz

2017-04-01 : 11:29

Abiatu berria den Korrikaren testuinguruan, Gasteizko Osakidetzako langile multzo batek osasungintza euskalduntzearen aldarria zabaldu berri du eta, martxoaren 30ean, Korrikan kilometro batekin parte hartzeaz gain, Gasteizko Santiago eta Txagorritxuko ospitaleetan osasungintza euskalduntzearen alde dauden langileekin argazki bat atera dute.

Dena prest 20. Korrika hasteko! #Korrika20

Sustatu
2017-03-30 : 13:29

Dena dago prest Otxandion 20. KORRIKAri hasiera emateko. 10 egun iraungo dituen festa ibiltarira joango diren furgonetak ere ari dira motorrak berotzen, eta antolatzaileak, prentsako, batzordeetako eta euskaltegietako kideak ere beren lanari azken ukituak ematen ari dira. Horretaz gain, KORRIKA egingo duten milaka eta milaka lagunak beroketak egiten ari dira urduritasuna eta poza sentitzen dutelarik. Gutxi falta da KORRIKA hasteko eta konturatzerako Iruñean izango gara denok azken festan. Ordura arte, ordea, 10 egun ditugu aurretik.

Euskararen bizi puskak

2017-03-27 : 20:21

Gaur egun, euskarak dituen hiztun gehienen pentsamendua eta unibertso sinbolikoa erdaratik eraikita dago. Euskarak dituen hiztunetatik %80 berbadun berriak dira, erdara dute etxeko hizkuntza eta, nagusiki, erdararen zimentarrian egina dute lehen sozializazioa. Erdal zoruaren gainean eraiki dute beraien euskalduntasuna. Hortik arrisku handia datorkigu, izan ere, erdal ikusmoldetik eta baloreetatik ezin daiteke euskararen etxerik eraiki. Hortik konpondu beharreko itogin handiak ditugu berritu nahi dugun aitaren etxearen teilapean.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››