Teknologia albisteak

"Demagun ehun urte barru" (Lertxundi, EIZIE) liburua aurkeztuko da gaur Donostian

Erabiltzailearen aurpegia
2017-05-11 : 10:59

EIZIEk eta DSS2016k atzo aurkeztu zuten prentsaurrean Anjel Lertxundiren Demagun ehun urte barru liburua, izen bereko solasaldien emaitzarekin. Gaur, maiatzak 11, jendaurrean aurkeztuko da liburua, EIEk antolatu duen ekitaldi batean, Kutxa Fundazioaren Ruiz Balerdi Aretoan (Tabakalera, 4. solairua), arratsaldeko 18:30ean. Liburuan jorratzen diren gaiei buruz arituko dira Anjel Lertxundi eta Harkaitz Cano, mahai baten inguruan, Xabier Olarra eta Koro Navarro itzultzaileekin batera, Goizalde Landabaso kazetariak moderaturik. Sarrera doakoa da.

Lan elebidun honek Javier Cercas, Karlos Cid, Marie Darrieussecq, Adan Kovacsics, Miguel Sáenz eta Raul Zeliken hausnarketak biltzen ditu. Izan ere, Lertxundik, Donostia2016k eman zion karta zuria baliaturik, sei lagun horiek bildu zituen Donostian, iazko abenduan, hizkuntza ez-hegemonikoetako literaturaren eta haren etorkizunaren inguruan gogoeta egitera, globalizazioaren eraginpean dagoen testuinguru kulturalean ("Demagun gutxituak direla").

Topaketa horien iritzi-trukearen ondoren, parte hartzaileen inpresio eta bizipenak bildu ditu Lertxundik liburu honetan, Harkaitz Canoren artikulu batekin batera. Idatzi guztiak euskaraz eta gaztelaniaz jaso dira, eta Darrieussecq-en eta Zelik-en jatorrizkoak ere erantsi zaizkio (frantsesez eta alemanez, hurrenez hurren).

Gaur, maiatzak 11, jendaurrean aurkeztuko da liburua, EIEk antolatu duen ekitaldi batean, Kutxa Fundazioaren Ruiz Balerdi Aretoan (Tabakalera, 4. solairua), arratsaldeko 18:30ean.  Hauek izango dira parte hartzaileak: 

  • Anjel Lertxundi - egilea
  • Harkaitz Cano - idazlea
  • Koro Navarro - Itzultzailea
  • Xabier Olarra - Liburuaren editorea
  • Goizalde Landabaso  - Moderatzailea

Hona hemen DSS2016-ko ekitaldien artean egin zen solasaldia, gaur aurkezten den liburuari sorrera eman ziona (2016ko abenduaren 13an, Donostian):

 

Erantzun

Sartu