Teknologia albisteak

Astebete falta da Udaltop jardunaldietako izen-ematea ixteko

Erabiltzailearen aurpegia
2017-04-25 : 14:31

Datorren astean itxiko da Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen IX. Topaketan izena emateko epea.  Aurten hizkuntza-ohiturak aldatzeko esperientziak eta ikerketak izango ditugu hizpide Udaltop jardunaldietan. Lasarte-Orian izango dira maiatzaren 11n eta 12an. Beraz, oporren bueltako betebeharren artean, ez ahaztu www.udaltop.eus webgunera sartzea eta izen-emate atalean formularioa betetzea. Prezioa 65 € da –osteguneko bazkaria barne–.

Aurten hizkuntza-ohiturak aldatzeko esperientziak eta ikerketak izango ditugu hizpide, Aterako gara euskal herritarrok hizkuntzaren armairutik? Nola uztartu gizartearen aktibazioa eta hizkuntza ohituren aldaketa? izenburupean.

Orain arte ez baduzu gure berririk jaso, urtero legez jardunaldia Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean egingo da, 2017ko maiatzaren 11n eta 12an. Hauxe da prestatu dugun egitaraua.

Bertan ikusiko garelakoan, agur t´erdi.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago