Joan zen astean egin zen Lasarte-Orian Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen IX. Topaketa. Aurten hizkuntza-ohiturak aldatzeko esperientziak eta ikerketak izan ditugu hizpide, Aterako gara euskal herritarrok hizkuntzaren armairutik? Nola uztartu gizartearen aktibazioa eta hizkuntza ohituren aldaketa? izenburupean. Jardunaldietako bideo guztiak online jarri ditugu.
Aterako gara euskal herritarrok hizkuntzaren armairutik? Nola uztartu gizartearen aktibazioa eta hizkuntza ohituren aldaketa? izenburupean joan da aurtengo edizioa, bederatzigarrena. Eta joandako hori webgunean jaso dugu, bideo formatuan, esaerak dioen bezala, hitzak haizeak eramaten baititu.
Bertaratu zinetenontzat, bi egunetan esandako guztiak gogorarazteko baliagarria izango zaizue. Eta bertaratzeko aukerarik izan ez zenutenontzat, material interesgarria izango duzue ikusgai, zuen egunerokotasunean aplikagarria izan daitekeena. Bideo guztiak sare sozial bidez zabalduko ditugu datorren astetik aurrera. Zuek ere, egoki baderitzozue, gauza bera egin dezakezue. Zinez eskertuko dugu.
Hona hemen bideotako pare bat, adibiderako, Pello Jauregi eta Miquel Strubellena. Guztiak ikusteko: udaltop.eus/eu/bideoak.
Erantzun
Sartu