
EIZIEk, Iruñeko Udalarekin lankidetzan, Minaberri bekaren lehen edizioa antolatu du aurtengo udaberrian, mentoretza baten bitartez nazioarteko gazte-literaturako lan esanguratsu bat euskaratzeko. Txalaparta argitaletxeak kaleratuko ditu bekaren bidez sortzen diren itzulpenak, eta Cedroren laguntza izango du mentoretzak. Marijane Minaberri idazle eta itzultzaile baxenabartarraren omenez hartu du «Minaberri» izena bekak. Hogeitabost gazte aurkeztu dira bekaren deialdira, eta, guztien lanak azterturik, epaimahaiak erabaki du Ainhoa Mendiluzeri esleitzea beka, liburua osorik itzultzeko. Laurie Halse Anderson idazlearen Speak liburua euskaratuko du Mendiluzek, Aiora Jaka itzultzailea izango du mentore itzulpen-prozesuan laguntzeko, eta Txalaparta argitaletxeak kaleratuko du.
Joan den astean egin genuen oporren aurreko Twitcheko eta Segura Irratiko zuzenekoa baina tira, post-edizioan atzeratu gara (eta jarraian, abuztuan oporrak). Probatu dugu zuzenean Claude adimen artifizialeko (AA) azken modako tresna. Euskaraz bikain dabilela konprobatu, eta irudien deskribapenean ere bikaina dela. Baina doako bertsioarekin erabilpen askorik ere ezin daitezkeela egin, hori ere ikasi dugu zuzenekoan.
Elon Musken proiektuen artean bada adimen artifizialeko bat ere, Grok, eta horretarako Musken jabetzako X edo Twittereeko erabiltzaileen jarduna ari dira baliatzen, LLM edo hizkuntza eredua handitzeko eta entrenatzeko. Izatez, Twitterreko zure ezarpenetan sistema hori elikatzeko baimena berez onartutzat hobespenetan duela aste batzuetatik. Ez bazaude ados aukera hori aldatu dezakezu hemen: https://x.com/settings/grok_settings Edo... akaso baimenari eustea erabaki dezakezu. Argudio pare bat horri buruzkoak jarraian.
Ruper Ordorikak jasoko du Abadia Saria aurten. Gipuzkoako Foru Aldundiak euskararen normalizazioaren aldeko lanetan nabarmendutako pertsona edo elkarteen jarduna saritzeko sortu zen Abadia saria. Irailaren 12an Hendaian egingo da ekitaldia, Abadia Jauregian hain zuzen, eta sari hauek ematen dituztenetan bezala, euskalgintzaren topagune ere izango da bilkura.
Perseverance roverrak, NASAren Mars 2020 misioaren parte dena, 2021eko otsailean ukitu zuen Marteko gainazala. Duela gutxi, zientzialariek aurkikuntza zirraragarri bat egin zuten arroka batean.
Ongizatea eta kultura sustatuko dituzten mugaz gaindiko zortzi proiektu berri bultzatuko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak ‘Ideiak 2024’ deialdia behin ebatzita. 150.000 euro bideratuko dira Bidasoaren bi aldeetako loturak estutzeko ekimenetara.
Joan den asteko ostiralean, ordu honetan, munduko hainbat zerbitzu informatiko, Windows sistema eragilearen zerbitzuetan oinarritutakoak, gelditu egin ziren, CrowdStrike softwarearen errore baten ondorioz (jada euskarazko Wikipediaren orrian ere badago kontua). Egun batzuen buruan, arazoa zerk eragin zuen argi samar dago, baina horrek galdera eta zalantza berriak sortzen ditu.
Bai Euskarari elkartearen buletinean ikusi dugu informazio interesgarria: "Oporretarako aukerak bertan eta euskaraz, Bai Euskarari komunitatean". Bai horixe!
"Adimen artifizialaren eragin negatiboa" borrokatzeko aitzakiarekin, EAEko hedabideentzako laguntza deialdi berezia onartu du Eusko Jaurlaritzak. Kopuruz eta irismenez, eta euskarazko jarduna espreski kontuan hartzen ez direnez deialdian, aurrikus daiteke gazteleraz lan egiten duten hedabideek eramango dutela esleitutako 6 milioietan gehiena. Kopuruz eta baldintzegatik, antza du deialdiak 2021ean Covidaren aitzakiarekin eman zituzten laguntza zuzen batzuekin, zeinean 5 milioi euro banatu ziren, 4.7 gaztelerazko hedabideentzat.
Ekainean kaleratu zuen Anthropic enpresak Claude adimen artifizialaren (AA) Claude 3.5 Sonnet izeneko bertsioa. Eta joan den asteko nobedadea, Android aplikazioa. AA inbento hauek jada ohituta gauzkaten bezala, euskaraz oso txukun aritzen da. Beñat Erezuma AA aditu euskaldunak ChatGPTren alternatiba egokitzat aurkeztu du Teknologia Pilulak bere telegram kanalean, eta kasu egin diogu, aproba batzuk eginez.
Geoguessr aplikazio eta joko geografikoa da, non mundu osoko ausazko kokalekuetan jartzen zaituen sistemak, eta denbora jakin batean munduko mapan ahalik eta kokapen gertukoena asmatu behar duzun. Aukera gehienak ordainpekoak dira eta horregatik doako alternatiba bat ere aurkeztuko dizuegu: City Guesser. Geo eta Hiri Asmatzaileak lirateke euskaratuta. Eguneraketa asteazkena 24: domeinu aldaketa egin berri du City Guesserrek (hau da kasualitatea!) https://cityguesser.eu/-ra igarota eta zuzendu ditugu albisteko estekak.
Sustatu albistegian aste honetan izan ditugun albisteen errepasan, Iruña-Veleiako zirkuaren aurkikuntza zirraragarria, PwPush tresnaren berri segurtasunaren garrantzia azpimarratu nahian, eta Egunean Behin jokoaren 15. denboraldiaren errepasoa, besteak beste.
Duela hilabete batzuk jarri zuen martxa Hizlandia proiektua Kulturaz Azpeitiko kultura kooperatibak. Blog gisa lehenbizi, eta gutxira, Berria egunkariarekin batera, podkasta ere bai. Azken audio aleari buruz esan du Ana Galarragak adibidez: " Atala entzun bitartean, ezingo duzu beste ezer egin, hain estu kateatzen zaituzte Arantxa Iturberen gogoetek eta Jose Luis Otamendiren ahotsak, Anariren Gari eta goroldiozko-ren orrietan barrena zaramatzatenean."
Aste honetako Twitcheko eta Segura Irratiko zuzenekoa ezin dizuegu osorik jarri: Ghibli japoniar anime ezagunen ekoiztetxeagatik (eta badaude aurrekariak Ghibilk euskara jazartzekoak) Tratatu dugu berriketan nola Hayao Miyazaki handiaren estudioko filmak ezin diren euskaraz ikusi aretoetan, ezta streaming plataformetan. Baina badaude bide extra-ofizialak: Azpitituluak Euskaraz eta Euskal Encodings-en eskutik. Baina demostrazioa egin dugu Ponyo itsaslabarrean filmaren zati bat ematen zuzenekoan (audioa japonieraz eta azpidatziak euskaraz, itsatsi dugun irudian bezala), eta, ttak!, Youtubera igo dugunean detektatu digute. "Quod erat demonstrandum", Ghibli gozatzeko euskaraz modu pirata samarrean egin behar da.
Euskal Herriko espazio sektorearen hainbat erakundek garrantzizko eginkizunak betetzen dituzte teknologia aurreratuak garatu eta eraikitzeko. Beste hainbat herrirekin alderatuz espazioko sektoreak leku gutxi duen arren gurean, hainbat unibertsitatek eta enpresek espazioko hainbat sektoretan (propultsioa, zundak, sateliteak, ikerketa oinarrizkoa…) parte hartzen dute.