'Barraka' saioaren emanaldiak eten ditu EITBk, eta Primeran plataformatik jarritako atalak kendu, atzo emakume talde batek Twitterren zabaldutako salaketa baten ondoren. Salaketak sexu-erasotzailetzat jotzen du pertsona bat, izena eta saiorik aipatu gabe, baina parriletatik kendu duten saioa 'Barraka' da; saio honen ekoizle den etxeak, Hiru Damatxok, bere proiektu bateko lantaldeko norbait dela baieztatu du ohar batean; eta ElDiario.es-ek argitaratu du saioko aurkezlea dela, Iker Plazaola.
Hauxe da bukatu_da_showa izeneko Twitterreko kontuan atzo arratsaldez argitaratu zena:
Euskal komunikabide ezberdinetan ezaguna den mutil gazte bat erasotzailea da. Herri ezberdinetan mugitu da oholtza gainean euskal artista ezberdinekin elkarlanean.
Umore arlotik bakarrizketa zein show ezberdinak gidatu ditu, programa propio bat aurkeztu arte.
Oñatiarra da, karisma handia du, baita babes soziala ere.
Baina txanponaren alde bat besterik ez da hori. Toki ezberdinetako neska gazteak hori salatzeko antolatu, eta salaketa publikoa egiteko helburuz sortu dugu kontu hau. Ez baita eraso bakarra izan, asko gara gizon honen eraso fisiko, sexual, psikologiko eta berbalak jasan ditugunak; ez behin, ez bitan... erasoek denboran iraun dute, eta gainera ugaritu egin dira.
Egoera honek ezin du isilpean jarraitu eta neurriak edota erantzukizunak hartu behar dira.
Ezin da erasorik berriz gertatu. Aski da. Ez dugu emakume gehiago arriskuan egon dadin nahi. Gure artean antolatu gara, babestu eta zaindu gara; zu ere erasotua izan bazara, jakin, babestuko zaituen sare bat badagoela.
Erasorik ez erantzunik gabe.
Erasoen aurrean, autodefentsa feminista.
Erreakzioak berehalakoak izan ziren. EITBk jakinarazi zuen bere edukietako baten ekoizpena eta emisioa eten zuela, kautelaz, saiorik aipatu gabe. Baina saioa 'Barraka' zela argi geratu zen sare sozial batzuetan trukatutako mezuetan. Gaur goizean ElDiario.es-ek argitaratu ditu saioaren izena, eta salatuarena ere: Iker Plazaola aurkezlea dela dio ElDiario.es-ek, Plaxa goitizenarekin aritzen den umoregile oñatiarra.
Azaroaren erdialdean umorezko late-show gisa estreinatu zuen 'Barraka' EITBk, Primeran plataforma aukeratuz zabalkunderako. Lehen bi saioak lehentxoago, azaroaren 6an, grabatu zituzten Donostiako antzoki batean. Hiru Damatxok ekoiztu zuen hori, eta jarraipeneko atalen batzuk beharbada, pentsatzekoa denez.
Hiru Damatxok atzo bertan kaleratu zuen ohar bat, aditzera emanez salaketa etorri bazetorrela bazekitela. Bi puntu nagusi ditu ohar horrek:
Eta honako neurriak hartuko dituztela ere jakinarazi dute:
Erantzun
Sartu