Egin Ttap! online lehiaketaren bigarren edizioa bihar abiatuko da (azaroak 22) eta zazpi egunez luzatuko da, azaroaren 28ra bitartean. Helburua 7 egun hauetako bakoitzean 7 galdera erantzutea da, ahalik eta azkarren, haur eta helduak (familian zein lagunekin) batera. Herrietako sailkapenak daude, eta abenduaren 6an, Durangoko Azokan, final bat.
Galderak askotarikoak izango dira: kultura, natura, musikagintza, geografia… Quizz arin eta dibertigarria da, euskaraz ondo pasatzeko momentutxo bat sortuko duena.
Kukulaisi Aisialdirako Topagunea (aisialdi elkarteen elkartea) da Eguin Ttap sortu duena. Zenbait elkartek osatzen dute, eta hortaz, lehiaketa garatuko da Kukualisi kokatuta dagoen herri hauetan bereziki, sailkapenekin: Aretxabaleta, Bergara, Elgoibar, Bilbo, Ordizia, Durango, Gasteiz eta Laudio. Baina beste herri batzuetakoek ere badute izena emate.
Herri bakoitzeko irabazleen artean, finala egingo da Durangoko Azokan, abenduaren 6an. Hamar finalista bilduko dira bertan, sariaren lehian.
Izena eman eta parte hartzeko: https://eginttap.eus/
Erantzun
Sartu