Teknologia albisteak

Primeran streaming plataforman zuzenekoak izango dira: gaur lehenbizikoa

Sustatu
2024-07-18 : 15:45

Gaur iragarri du Primeran streaming plataforma euskalduna zuzenekoak eskaintzen hasiko direla. Gaur uztailak 18, osteguna, 20:30ean etan izango da lehena DANTZ POINT SAGÜES festibala.

Publizitatea

PwPush, pasahitzak jakinarazteko tresna bat

Sustatu
2024-07-18 : 10:41

PwPush da Password Pusher zerbitzuaren izen laburra eta domeinua. Funtzio sinple baina inportante bat betetzeko balio duen tresna da: pasahitz edo sarbide URL sekretu edo gorde beharreko bat modu seguruan jakianarazteko balio du, segurtasun adituen arabera ez baita gomendagarria e-postaz edo mezularitza sistema batetik pasatzea halakoak. Euskaraz ere badago PwPush, oker txikiren bat edo beste baduen arren itzulpenak.

Kaixo Ben-Hur! Zirku erromatarra izan daitekeena aurkitu dute Veleian

Sustatu
2024-07-17 : 14:08

Atzo aurreratu zituzten zenbait tokitan lehen albiste eta irudiak, eta gaur baieztatu du Arabako Foru Aldundiak: Iruña-Veleiako aztarnategi erromatarrean zirku erromatar oso bat dago lurpean. Tira, haren arrastoak bederen, ez baitakite oraindik zirkuaren egiturak azalduko ote diren etorkizuneko indusketetan, edo paisaian utzitako arrastoak soilik, hori ere posible baita.

Eibar.org-eko blog komunitateak 20 urte bete ditu

2024-07-17 : 12:48
20 urte bete ditu gaur-edo gure blog-komunitateak, Eibar.org webguneko blogak. Interneteko euskal munduaren historia txikiaren parte bat. 1998an Eibartarrak posta-zerrenda sortu zen. 1998-2000 tartean, halaber, webgune probisional estatiko gisa ibili zen martxan Eibar.org-en lehen bertsio bat. 2000. urtean, Eibar.org Elkartea sortu zen, eta webgune dinamiko batera eraldaketa egin ondoren, 2004an eratu zen blog komunitatea.
 

Chronolog, naturaren eraldaketa elkarlanean dokumentatzeko proiektua

Sustatu
2024-07-17 : 08:46

Amerikako Estatu Batuetan zentratua dagoen webgunea da Chronolog, baina ideia ona dirudi eta printzipioz edozein tokitan planteatu daiteke. Zera da koxka, komunitateak ingurune jakin baten eraldaketa eta eboluzioa zaintzea eta dokumentatzea, toki beretik argazkiak aterata. Ikusi puntu jakin batean, adibidez, ulertzeko.

SEO Birdlifek sinadura bilketa abiatu du Urdaibaiko Guggenheim gelditzeko

2024-07-16 : 17:19

Guggenheim Museoa handitzeko planak, Urdaibain egin nahi dutenak, Urdaibai Biosfera Erreserbaren etorkizuna arriskuan jartzen du. Horregatik, SEO Birdlife Espainiako Estatuko ornitologia elkarte handienaren eskutik sinadura bilketa abiatu da eskatzeko Solomon R. Guggeheim Foundation erakunde matrizeari Urdaibai Biosfera Erreserba suntsitzeari uko egin diezaion. Hemendik egin dezakezu bat kanpaina honekin.

Egunean Behin jokoaren 15. denboraldia osatu da

2024-07-16 : 14:15

52.500 jokalari aktibok jokatu dute igandean amaitu zen Egunean Behin jokoaren 15. denboraldian (Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Sailak babestua). Sariak eraman dituzten irabazleak izan dira, Mikelei, Sanj eta Boehme eta zozketa bidez Chromecast parea ere banatuko dugu.

Ghibli eta Miyazaki euskaraz: aukera extra-ofizialak

Sustatu
2024-07-15 : 12:04

Egun hauetan Ghibli etxea sustapenean ari da bere bi film klasiko berriz Europan merkaturatzen. Batetik 40 urte Nausikaa filma estreinatu zelarik, Hayao Miyazaki handiak zuzendutako lehen arrakasta handia, horixe iritsi da aretoetara. Eta Gaztelu Ibiltaria ere bai. Eskaerak izan dira lan hauen euskarazko bertsioen eskuragarritasunaren alde, eta ez dakigu kasurik egingo dieten... Baina. bitartean, kontuan izan badagoela Ghibli pixkat euskaraz, Euskal Encodings eta Azpitituluak Euskaraz webguneetan.

Asteko errepasoa: uztailak 8 - 14

Sustatu
2024-07-14 : 12:29

Sustatu albistegian aste honetan izan ditugun albisteen errepaso laburra. Uztailaren 8tik 14ra bitartean. Orotariko Euskal Hiztegiaren bertsio berria, Izaskun Arrue Kulturgunea irekitzear dela (webgunea prest jada), edo Zarauzko Euskal Jaiaren mendeurrena, beste albiste batzuen artean.

Abian da Julene Azpeitia 37. ipuin lehiaketa Zumaian

2024-07-14 : 08:58

Literatur sorkuntza bultzatu asmo duen lehiaketa antolatu du beste urte batez Zumaiako Udalak. Julene Azpeitia 37. ipuin lehiaketa izango da aurtengoa, eta irailaren 30era bitartean aurkeztu ahal izango dira lanak.

Nola darabiltzaten euskal gazteek telebista eta sare sozialak albisteez jabetzeko

Sustatu
2024-07-13 : 10:51

Aste honetako Twitcheko eta Segura Irratiko zuzenekoan, bi astetan jorratu dugun kontu bati buruz jardun dugu nagusiki, nola Ikusiker inkestak aztertu dituen euskal gazteen albiste-iturriak eta aktualitateaz informatzeko ohiturak, bi alorretan zentratuta: sare sozialena, eta telebistaren kontsumoa. Eta Librera Reader eta AhoTTS softwareen konbinazioaz ere hitz egin dugu.

Earth Return Orbiter: Marteren esplorazioan aitzindaria izango den misioa

2024-07-13 : 08:37

ERO Lurretik Martera joan eta etorri osoa burutuko duen lehen espazio-ontzia izango da. Bi planeten artean propultsio elektrikoa erabiliko du. EROren helburu nagusia Marteren gainazaletik jaurtitako saskibaloi tamainako kapsula batekin topatzea da. Kapsulak NASAren Perseverance Rover-ak bildutako lagin garrantzitsuak bilduko ditu. Misio honen koordinazioa 50 milioi kilometroko distantzia harrigarri batetik egingo da.

Telebista euskal gazteen informazio-iturri gisa (Ikusiker)

Sustatu
2024-07-12 : 10:42

Ikusiker Behategiaren txosten berrienaren analisia argitaratu genuen joan den astean, euskal gazteek informazioaren / albisteen kontsumoan sare sozialak nabarmentzen direla nagusiki. Baina txostenean datu gehigarria zegoen, telebista ere informazio iturri nagusi bat zela, horrela erabiltzen baitute gazteen % 68k. Eta telebista kontsumo horri buruzkoa da artikulu hau.

Izaskun Arrue Kulturgunearen irekiera datorren astean azkenean

Sustatu
2024-07-12 : 09:05

Datorren ostegunean, uztailaren 18an, irekiko da azkenean Izaskun Arrue Kulturgunea (IAK) Gasteizen. Dagoeneko zabaldu dute IAK.eus webgunea. Gasteizko Udalaren eta  Lazarraga Kultur Elkartearen azken hilabeteetako gorabeherak gainditu ziren, eta ekainean 2024ko hitzarmena eta konponbidea sinatu ondoren, berehala lanari ekiteko prest zeudela demostratu dute. Irekiera ekitaldia uztailaren 18an izango da; 18:15etik aurrera egingo dute aurkezpena. 

Zarauzko Euskal Jaiak 100 urte

Sustatu
2024-07-11 : 11:34

Datorren irailaren 9an Euskal Jaia izango da berriz Zarautze: ehun urte beteko ditu festa honek aurtengoan. Mendeurrena dela eta, Zarauzko Udalak Euskal Jaia 100 urte! kantua eta bideoklipa prestatu ditu. 

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››