
Hatsune Miku (japonieraz: 初音ミク?) , emakumezko abeslari birtual bat da Wikipediaren arabera. Gehixeago zehaztuz, software produktu bat edo pertsonaia mediatiko bat... Tira, halako zerbait. Meme bat izan zen abuztuan Japoniako sareetan halako identitate etniko batzuekin irudikatzekoa
"Sormenean Hezi, Kulturan Hezi" jardunaldiak Kultur Sorkuntzaren Transmisia delakoa ekimenak antolatzen ditu, eta hirugarren edizioa izango da aurten, urriaren 26an. "Euskarazko kulturgintzaren transmisioa eta hedabideak" izango da goiburua jardunaldietan. Lehen jardunaldiak 2019an egin ziren, kultur bitartekaritza eta hezkuntza arautua hartuta hizpide. Bigarren jardunaldiak lau herritan egin ziren 2021eam, eta hezkuntza araututik kanpoko egoera aztertu zuten.
Euskarazko sormen digitaleko proiektu bat garatzeko aukera eskaintzen du deialdiak hirugarren edizioan. Urriaren 18ra arte jasoko dira proposamenak eta 10.000€ko ordainsaria izango du. Deialdi honen xedeak bi dira: euskarazko sorkuntza digitala sustatzea eta sortzaile digitalen lana ezagutzera ematea, alde batetik; eta bestetik, ingurune digitalean euskarazko eduki gehiago egoteko aukera eskaintzea. Lehenengo edizioa 2022an izan zen eta 16 proiektu aurkeztu ziren deialdira. Bigarren edizioan, 2023an, 19 proiektu aurkeztu ziren.
Eskapu liburuak dira escape room baten parekide idatziak. Hala definitzen eta idazten ditu Nerea Loiola idazleak, zeinak pare bat argitaratuak zituen orain arte, Erein argitaletxearekin. Orain, beste bilduma bat hasi du, Eskaputxiki, Miraren Mendekua liburuarekin. Berezitasuna: zortzi urteko semearen olgetan eta elkarlanean egin du liburua Loiolak.
Konspirazio-teoria bitxi baten berri oraingoan, ukitu artistiko eta bereziki arkitektonikoa duena: Tartariar Inperioaren kontu bitxia. Bide batez, adi, tradizionalismo artistiko-arkitektoniko batzuen dibulgatzaileen artean ultra-eskuin supremazistaren usaina egon daiteke eta.
Irail amaieran itxiko da Kaiximoaitia.eus, harremanak aurkitzeko euskarazko webgunea, 17 urteko jardunaren ondoren. Hala jakinarazi du mezu batean bere sortzaileak, urteotan baliabide hau kudeatzen hainbeste lan egin duen Iñigo Arandia Galarragak. Mezuan aipatzen du Arandiak jarraipenerako proposamenak jasotzeko prest dagoela, urte amaierara arte.
MiniMax izeneko zerbitzu txinatar batek bideo-sorkuntzarako adimen artifizial bat martxan jarri duela irakurri dugu, bost segunduko aprobak doan egiteko. Tira, agian Hailuo AI deitzen da, ez dakigu zehatz, txineraz bakarrik baitago gunea oraingoz. Baina asmatu dugu erabiltzen eta emaitzak harrigarriak dira.
Twitterren norabide faxista izan da aipagarri uda honetan, Elon Musk haren nagusiaren joerak direla eta. Twitch eta Segura Irratiaren bidezko zuzeneko honetan ere tratatu dugu, zein alternatiba dauden ikusiz (Bluesky, Mastodon eta Threads), eta hauen artean bereziki Mastodon instantzia euskaldunak gomendatuz. Gainera, komentatu dugu Odon Elorzak egin zuen proposamen bitxia, "Twitter publiko europar" moduko bat sortzekoa, eta ideia txarra zergatik den azaltzen saiatu gara.
Azaroan izango da aurten berriz Informatikari Euskaldunen Bilkura (IEB), UEUk bi urtean behin antolatzen duen biltzarra, eta jada komunikazioak bidaltzeko epea zabalik dago, urriaren 4a arte. Gaia, adimen artifiziala (AA), aurreko IEB bilkuran bezala. 2024ko edizio hau IEB-ren 13.a izango da.
Abuztutik ekarritako gauzatxo bat. Odon Elorza Donostiako alkate eta PSE-EE burukide izandakoak proposatu du nolabait "Twitter europar publiko" gisa definitu daitekeena sortzea, kezkatuta X/Twitter nolako norabide nahasian dabilen Elon Musk nagusi duenetik. Erakundeen software garapen eta zerbitzuetan aditua den Jaime Gomez-Obregonek (Sustatun ezagutzen ditugu bere ekimenetako batzuk) erantzun luze eta argudiatu bat zuzendu dio, beharbada hain ideia ona ez dela azalduz.
Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak odola emateko deia egin zien duela aste batzuk herritarrei. Odol-stocka egoera idealaren % 40-50 azpitik omen dago eta jendea behar da, emaileak. Delako Zentroak webgunea eta aplikazioa jarri ditu martxan berriki dohaintza hauek sustatzeko.
Eusko Jaurlaritzak 700.000 euro bideratuko ditu 2024an Kultura eta Sormen Industrien berrikuntzarako “KSI Berritzaile+” programan. Deialdian proposamenak aurkezteko epea irailaren 16ra bitartekoa da.
Abuztuko albisteetako bat izan da Pavel Durov errusiarra, Telegrameko sortzaile eta burua, atxilotu zutela Parisen, hegazkin pribatuarekin aireportuan eskala egin ondoren. Telegram erabiltzaileontzat, ze ondorio? Telegramen datu eta pribazitate politikaz zalantzak egon daitezke, eta baliteke gobernu batzuek sarbidea izatea atzeko atetik Durov-en azpiegiturara... baina erabilpen arrunterako, balio diezazukela oraindik, horixe Sustaturen iritzia. Eta gainera, euskarazko komunitate sorta batek modu praktiko erabilgarrian darabil Telegram, eta horietako batzuen bilduma egin du Eneko Oroz adituak, eta hona dakarkizuegu gaur, Arga ibaia Oltza Zendearik igarotzen dela aprobetxatuz.
Donostiako Luberri ikastetxe publikotik, bertako Alex Gabilondo adituaren ekimenez, Luberri Linux bertsio berria irten da, Luberri 24. Diskoan 20GB inguru betetzen du eta bost urtez, 2029 arte alegia, automatikoki eguneratuko da eta aplikazioak instalatu ahal izango direla ziurtatzen da.
Kodea ondo sartzek liburua jeitsi daiteke pello.io/programazioa/ gunetik, copyleft lizentziapean, PDF eta ODT formatoetan. Python lengoaian oinarritzen da eta programazioaren hastapenak lantzen ditu. Gainera edukin guztia repl.it gunean ere irakur daiteke, atal ezberdinetan banatuta, kodea zuzenean probatu ahal izateko.