"Dragoi Bola" maratoia egingo da EITBren Bilboko egoitzan datorren larunbatean urtarrilak 18; 16:00etatik 21:00etara. Motiboa da Dragoi Bola euskaraz bikoiztuaren atalak Makusi plataformara iritsiko direla, euskaraz eta doan, ostiralero atalen batzuk gehituz joango direlarik gaztetxoentzako streaming plataforma euskaldunera.
Saio ospetsuaren hainbat atal pantaila handian ikusteko aukera izango da, Multibox aretoan, EITBren Bilboko egoitzan. 250 lagunentzako tokia egongo da; beraz, hitzordua galdu nahi ez baduzu, azkar ibili eta izena eman hemen.
1989ko urriaren 4an izan zen ETB1n Dragoi Bola ematen hasi zirela (1984an abiatu zen anime hau Japonian). 5 denboraldi egin ziren euskarazko bikoizketarekin, txalotua eta gogoratua den lan bat (Xabier Amuriza bertsolari eta idazlea izan zen telesailaren lehenengo bikoizketa-zuzendaria).
Euskal Encodings plataformatik ere jaitsi daitezke marrazki biziduno, eta AnimeBox plataforman ere daude ikusgai Dragoi Bolaren euskarazko bikoizturiko atalak.
Animearen jatorrizko komikiak ere, mangak, euskaratzen hasi dira boluntario batzuk.
Erantzun
Sartu