Teknologia albisteak

Doinuele 2025: euskara hutsezko bederatzi azoken egutegia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 09:16

Doinuele da euskara hutsezko liburu eta diskoen plaza-azoken bilgunea. Liburu, disko, eta tira, euskal kulturako azokak, egitarau bereziak, jardunaldiak ere barruan sartzen dira. Aste honetan 2025ean izango duten egitaraua jakinarazi dute. Lehena, gaur zortzi datorren astelehenean hasiko dena, (H)ilbeltza 2025 Baztanen.

Hauxe da 2025eko programazioa:

  • (H)ilbeltza: Baztan, urtarrilaren 20tik 26ra
  • Geure Gelatik: Azkoitia, martxoaren 27tik 29ra
  • Sormene: Galdakao, apirilean (data zehaztu gabe)
  • Literaturia: Zarautz, maiatzaren 23tik 25era
  • Ziburuko azoka: Ziburu, ekainaren 7an
  • (H)azoka: Hernani, irailaren 27an
  • Ikusi Mikusi: Sara, urriaren 11n eta 12an
  • Hitzen Lihoa: Oiartzun, azaroaren 12tik 16ra
  • Lazkaoko azoka: Lazkao, abenduaren 12tik 14ra

Ziburun egin dute aurkezpena aste honetan, eta bertan azaldu zutenez, "bada kalitate handiko ekoizpena euskaraz, eta gure helburua da bederatzi plaza horien bidez zabaltzea, proposatzea jendeari burua euskaraz elikatzea". 

Hala ere, bada kezkarik, eta nagusia eskaintzaren eta kontsumoaren arteko desoreka. "Basamortu batean ari gara lanean: gutxi irakurtzen da, eta are gutxiago euskaraz", esplikatu zuen agerpenean du Joxepa Madariaga Lazkaoko azokakoak.

Aurkezpenaren inguruko bi kontakizun Kazetan eta Argian.

Erantzun

Sartu