57.000 erabiltzaile izan ditu bere 17. denboraldiak Egunean Behin jokoak, aurrekoak baino pixkat gutxiago (2.500 erabiltzaile gutxixeago), baina bi aste laburragoa izan da oraingoa 16.a baino. Hamar asteko hamarreko bat izan da guretzat, jokoak sei urte bete dituen honetan (joko hau egiten duen enpresak ere izan du urteurrena denboraldi honetan, 25 urte bete ditu CodeSyntaxek). Maiatzean itzuliko da jokoa, Euskaraldiaren hilabetean (eduki dugun denboraldiaren babeslea), eta ahal bada Maiatzaren Leheneko zubiaren ostean.
Denboraldiko irabazleak izan dira Esther (Gasteizkoa), Bortuko Manexa (Uztarrozekoa) eta hirugarren Pottoka (Oiartzungoa). Telebista adimentsua jasoko du lehenak, eta Android euskaratua duen telefono bana bigarrenak eta hirugarrenak. Beste bi jokalarik zozketa bidez haririk gabeko aurikularrak jasoko dituzte (Myriam eta Bartu). Sariak eskaini ditu, Euskaraldiaren izenean, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak.
Sailkapen orokorrari begiratuta, beste batzuk ageri dira tartean eta gorago, ohiko susmagarriak kopa batekin markatuta, baina aurreko denboraldian bezala, arauak daude ezarrita jokoaren irabazle sorta zabaltzeko, eta horrexegatik gertatzen da hau. Artikulu honetan arau horien azalpena.
Hurrengo denboraldia, jokoaren 18.a, maiatzean aktibatuko da. Ahal dela, Maiatzaren Leheneko zubia igaro ondoren nahi genuke. Edozelan ere, Euskaraldia denerako (maiatzaren 15etik 25era) egongo da jokoa martxan, seguru.
Erantzun
Sartu