Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa (Manuel Rivas, Gordimer, Oe)
2025-04-02 13:31
2025eko deialdia zabaldu du EIZIEk. Eskainitako lau aukeretako bat japonierazkoa da (Kenzaburo Oe, Warera no kyoki o ikinobiru michi o oshieyo - Teach Us to Outgrow Our Madness), eta lagina badago horrena. Japonieratik egiten ez bada, gutxienez bi sorburu-hizkuntza erabili beharko dira. Norberak hautatu behar ditu zubi-hizkuntzak, eta horien testuak aurkeztu, laginak eskaintzen dira frantsesez eta ingelesez
Literatura Unibertsala bilduma osatzen jarraitzeko, beste hiru liburu hautatu dira aurtengo lehiaketarako:
- Manuel Rivas, Que me queres, amor?
- Nadine Gordimer, Burger's Daughter
- Kenzaburo Oe, Warera no kyoki o ikinobiru michi o oshieyo
(Teach Us to Outgrow Our Madness)
Lehiaketan parte hartu nahi izanez gero, lagin bat euskaratu beharko da, 2025eko maiatzaren 6rako.
Ikus oinarriak, laginak eta informazio guztia hemen.
Erantzunak kargatzen...