Bizkaia eta Araba arteko eskualdea da Aiaraldea, eta bertako euskarazko tokiko komunikabideak (euskarazko bakarra inguruan) izen bera du: Aiaraldea.eus webgunea eta paperezko hamabostekari batek osatua da (Aiaraldea Hemen). Berriki, proiektuaren bideragarritasuna kolokan jartzen duen erabakia jakin dute, eskualdeko udal nagusietako batek, Amurriokoak, dirulaguntza kendu diola. Laguntza hori itzultzeko agiria kaleratu eta sinadura bilketa abiatu dute.
Bilboko Elizbarrutiak eta Euskal Kazetarien Elkarteak katalogo bat (12 puntukoa?!) aurkeztu zuten joan den astean agerraldi batean Bilbon. Komunikabideetan Adimen Artifizialaren erabilera etiko sustatzeko katalogoa deritzo. Testua ekarri dugu hona, jarraian duzue.
Aste honetako jokoaren babeslea Egunean Behin aplikazioan Nik Patrika Digitala app-a da. Nik Patrika Digitala Eusko Jaurlaritzak garatu duen aplikazioa da. EAEko administrazio publikoetako "txartel pertsonalizatuak" digitalki bateratzeko balio du batetik, baina zenbait zerbitzu publikotara sarbide pertsonal zuzena edukitzeko modua ere izan nahi du. Hainbat zerbitzu daude erabilgarri jada, eta gehiago etorriko dira datozen hilabeteetan.
Elhuyarrek eta DIPCk hamalaugarren urtez antolatu duten ON ZIENTZIA bideo-lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia izan da aste honetan Donostiako Tabakaleran. “El viaje de SiO2” eta “Txantxangorri kuantikoa eta bestelako izaki magikoak” bideoek jaso dituzte sari nagusiak. Errenteriako hiru ikaslek jaso dute Gazte Saria, “Dolly ardia” lanarengatik.
Jakingura kilikatu eta irudimena lantzea dute helburu Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak sortu eta argitaratu berri dituen Kilimak koaderno jostagarriek. 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude, eta euskaraz eta euskaratik sortuak izan dira. Lehenengo bi zenbakiak jada kalean dira: Kilimak 1 (6-7 urte) eta Kilimak 2 (7-8 urte). Ikasturtean zehar landutako gaietan sakontzeko aukera eskaintzen dute, modu erakargarri eta jostarian.
Sustatun asteak eman duenaren errepasoa. Ketariatik Mundura nanopastorala, adimen artifizialak ez du ironiarik ulertzen, Googlen katalana gutxiago agertzeko motibo batzuk aipagai, eta Erramun Baxok soziolinguista eta euskaltzalea zendu dela aste honetan.
Errobi taldeak 1970eko hamarkadan euskal musikari eta kulturari egin zion ekarpena ez du inork zalantzan jarri azken hamarkadetan, baina aurten taldearen sorreraren 50. urteurrena dela eta, badago gogo logiko egin zena gogoratu eta txalotzeko, eta musika haren doinuak berriz entzutek. Kontua da, iruditzen zaigunez, Errobi-mania hau, nonbait, ezkerreko mugimendu politikoen klasikoen bidetik doala, eta korronte desberdinak daudela: ofizialistak, disidenteak eta erreformistak...
Gaur amaitzen dira Hego Euskal Herrian USE azterketak (Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa, gaztelaniaz EBAU, ohikoan Selektibitatea esaten dena) eta datorren astean jakingo dira emaitzak. Unibertsitatera sartzeko orduan notekin gertatzen diren batzuez datuak publikatu ditu Twitterren kontu itxuraz anonimo batek, baina interesa dutelakoan, hona ekarri ditugu.
Ketariatik Mundura nanopastorala da, kontzeptu berria Mixel Etxekoparrek asmatua. Juan Sebastian Elkanoren mundubira du gai, eta ordubete ikuskizuna da, musika eta eszenako parametroetan pastoralaren bertsua, baina eskala txikian, herri oso batek edo lantalde zabal batek egin beharrean, bi musikari eta hiru antzezle aski dira. Eta ikuskizun interesgarria suertatzen da benetan. 2022tik dabiltza biran ikuskizunarekin, eta hurrengo aukera larunbat honetan da, ekainak 8 Orion, herriko plazan, 19.00etan.
Gaur Segura Irratiarekin egin dugun zuzenekoa ez da Twitchetik eman, arrazoi esoterikoak tarteko, baina emanaldia izan da, eta grabaketa partekatu dezakegu. Asteko kontu batzuk komentatu ditugu, bereziki nola Google desastre txiki batzuk egiten hasi den adimen artifiziala sartzen hasi delarik bere zerbitzu nagusian, bilaketetan: Ez du ironiarik kaptatzen, eta galdetuz gero "nork esan zuen ez sinesteko Interneten irakurritako guztia?", erantzuten dizu ingelesez Abraham Lincoln izan zela, eta gazteleraz Platon filosofoa izan zela. Euskaraz, oraingoz ondo, adimen artifiziala ez dutelako aplikatzen gure hizkuntzan egindako galderetan, baina ikusiko dugu hilabete batzuk barru.
Literatura Unibertsala bilduma osatzen jarraitzeko, bigarren deialdia antolatu du EIZIE elkarteak.
Atzo hil zen, 95 urterekin, Erramun Baxok (Suhuskune, Nafarroa Beherea) ohorezko euskaltzaina eta euskaltzale ezaguna, soziolinguistikaren alorrean nabarmendu zena bereziki. Euskal Kultur Erakundeko lehendakari izan zen 1990etik 2005era.
Googleren bilaketa emaitzetan katalanak eta euskarak 2022-2023 tartean izan zuten beherakada dokumentatu genuen webgune honetan. Nolabaiteko konponketa izan zuen gauza hark. Oraintsu, Kataluniatik iritsi zaizkigun azterketa batzuetatik, hizkuntza hauek bilaketetan gutxiago agertzeko motibo batzuen berri jakin dugu. Batetik, Googleren parametro batzuetan bazegoen "tranpatxo" bat. Bestetik, badira enpresa elebidunak Katalunian, apropos katalanezko orrien emaitzak agertzea eragozten dutenak.
2024ko lehiaketan aurkezturiko itzulpen-proiektuen esleipenaren berri ematera gatoz.
Google bilaketa-emaitzetan ustez adimen artifizialak nabarmentzen dituen testu-azalpen nagusiak ematen hasi da hizkuntza batzuetan. Desastre batzuk gertatzen hasi dira. Adibide aski argigarria honakoa, gazteleraz eta ingelesez ikusi duguna: euskara salbuetsita dago oraingoz. Galdetuz gero nork esan zuen ez sinesteko Interneten irakurtzen duzun guztia, Abraham Lincoln edo Platon bezalako pertsonaien aipua dela esaten dizu.