Nestor Basterretxea artistaren jaiotzaren 100. urteurrena astelehenean izango da, maiatzak 6, baina bihar ospatuko da Bermeon bihar larunbatez, ekitaldi sorta batekin. Erakusketa bat irekiko da herrian, besteak beste. Horrez gain, aipatzekoa da mendeurrenerako webgunea ireki duela Gasteizko Artium museoak, eta Bilboko Arte Ederren museoan maiatzaren 26an egongo da irekita erakusketa interesgarri bat, Basterretxea diseinatzaile eta arkitekto gisa erakusten duena.
Bermeoko maiatzaren 4ko ekitaldien inguruan, hau da egitaraua:
Goizean zehar: HERRIKO MARGOLARIAK KALEAN MARGOZTEN. Barrueta Arte Elkarteko kideek Nestor Basterretxea omentzeko marrazkiak egingo dituzte herrian zehar, eta, bereziki, Fraileen klaustroan (Nestor Basterretxearen Hilerriak izeneko lanen artean).
11:00: "NESTOR LAGUN ARTEAN" ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA. Nestor Basterretxea aretoan egingo da, liburu baten aurkezpenarekin batera, Barrueta Arte Elkarteak antolatuta. Erakusketa honetan, bere lagunak izan diren bermeotar batzuek Nestorrek berak haiei oparitutako artelanak erakutsiko dituzte. Inoiz ikusi ezin izan diran lan harrigarriak. Erakusketa zabalik egongo da maiatzaren 4tik 12ra, egunero, 19:00etatik 21:00etara.
11:30: NESTORREN LAGUNAK, Hitzaldi eta bideo emonaldia. Bermeoko Turismo Bulegoak eta Alberto Bilbaok bi bideo labur egin zituzten bere garaian: Nestorren lagunen berba batzuk eta Nestorreri egindako elkarrizketa bat. Iratxe Astui kazetariak bideratuko du "Nestor lagun artean" izeneko solasaldia. Hemen Nestorren alderik ezezagunena ezagutzeko aukera eukiko dogu.
13:00: OMENALDIA, Bermeoko Frantziskotarren komentuaren klaustroan, "Hildakoen Estela" seriearen inguruan. Ohorezko aurreskua Alkartasuna Dantza Taldearen eskutik. Bermeoko alkate Nadia Nemeh Shomalyren berbak eta familiari esker ona adieraztea. Nestorrek gehien maitatzen zuen abestiagaz margolari eta herritarren lora eskaintza bat egingo zaio. Partaideen artean loreak banatuko dira, eta margolarien marrazkiak eta lora bana eskaintzea.
Erantzun
Sartu