Teknologia albisteak

Zabalik da CAF-Elhuyar sariketara lanak aurkezteko epea

2024-06-05 : 08:23

Zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak euskaraz gizarteratzeko lanak aitortzea eta bultzatzea du helburu CAF-Elhuyar sariketak. Konta(kta)tu da aurtengo goiburua, eta uztailaren 1a arte izango da lanak aurkezteko aukera. Aurtengo edizioan 13.000 euro banatuko dira, 4 kategoriatan.

Publizitatea

Solasaldia: Nola ikusiko litzateke teknologia femeninoan?

Sustatu
2024-06-03 : 09:37

Zientziaz ikuspegi feministarekin jarduten duen Uhun Ultramoreak podkasteko gidariek, Ana Galarragak eta Alaitz Otxoa de Eribek (Elhuyarreko zientzia-dibulgatzaileak), solasaldia izango dute Donostiako San Telmo Museoan datorren ostegunean, 19.00etan, Miren Berasategi Deustuko Unibertsitateko irakasleak moderatuta. Abiapuntua, galdera interesgarri bat: Nola ikusiko litzateke teknologia femeninoan?

Asteko Sustatuko edukien errepasoa, bideo bertikalean

Sustatu
2024-06-02 : 10:48

Joan den astean aproba bat egin ondoren, gaurkoa inaugurazio ofiziala edo. Ion Lizarazu Sustatuko CodeSyntax-eko taldeko lankideak prestatuko ditu, esatari lanak hartuta bide batez, asteroko Sustatuko edukien errepasoak. Sarean, gure multimedia atalean geratuko dira gordeta, eta baita Youtubeko gure kontuko Shorts atalean. Eta ikusgai daude baita ere ZniTB (Zer Non Ikusi TB, Android) euskarazko bideo-kanalen aplikazioan.

Jaioberri bati izena jartzekotan bazabiltzate: izenak.eus

Sustatu
2024-06-02 : 08:21

Izenak.eus da webgune sinple eta erabilgarria euskarazko izenak aurkitzeko. Mutilen izenak, nesken izenak, eta izen epizenoak, hau da, genero markarik gabeak neska zein mutilentzat egokiak (Euskaltzaindiaren sailkapenen arabera, bederen). 

Gatazkaren memoria: Jakin eta UEUren aurtengo jardunaldia

Sustatu
2024-06-01 : 08:46

UEUren Udako Ikastaroen barruan antolatu ohi den Jakin Jardunaldia ekainaren 20 eta 21ean izango da, Usurbilen. Gatazkaren memoria eta memoriaren gatazka izango du izenburu, eta hain zuzen historia, memoria eta errelatoaren inguruko gogoeta landuko da bi egunez, ikerlan, ekimen eta kultur adierazpideak uztartuz. Izen ematea zabalik da ekainaren 17ra bitarte.

Zuzentest: Gasteizko IKA euskaltegiak prestaturiko galdera bihurriak

2024-05-31 : 10:44

#Zuzentest Gasteizko IKA euskaltegiaren ekimena da, euskal hiztunek izan ohi dituzten zalantzak argitzeko asmoz sortua. Facebook, Twitter eta Instagramen planteatzen dituzten eduki linguistikoki galderak dira. Horietako sorta bat, aldaera batzuekin, Egunean Behin jokoan integratu ditugu. Ba ote dakigu nahikoa euskara? Jokatu eta konprobatu.

Karl Marx zuzenean eta euskaraz elkarrizketatu dugu

Sustatu
2024-05-30 : 18:37

Historiarekin txat adimentsuak egiteko tresna aipatu dugularik aste honetan, gaurko Twitcheko eta Segura Irratiko zuzenekoan, Karl Marx elkarrizketatu dugu zuzenean. Euskaraz txukun erantzun digu, komentzimendu handiz komunismoaren alde eginez. Horrez gain, Sustaturen artxiboak bildu dituen eduki berriei begiratua eman diegu, juxtu duela 5 urtera salto eginda, ea zer zegoen euskarazko Interneten puri-purian 2019ko maiatzean, eta zehatzago maiatzaren 30ean.

Euskarazko Wikipedia 33.a da artikulu kopuruan, eta azala diseinuz berritu du ospatzeko

Sustatu
2024-05-30 : 12:35

Euskarazko Wikipediak 433.000 artikuluen muga gainditu berri du (ikus estatistikak), eta horrekin batera 33. postua eskuratu du artikulu kopuruan,Wikipedia guztien ranking edo zerrenda honetan. Lorpena ospatzeko, diseinu berritzailea estreinatu du gaur gure Wikipediak, eta munduko lehenengo hizkuntza da hainbat eduki interaktibo azalean erakusten, tartean irakurleak gertu dituen artikuluak.

Historiarekin mintzatu: "Ongi etorri ontzira! Elkano naiz!"

Sustatu
2024-05-30 : 08:22

Habla con la Historia adimen artifizialeko API ez identifikatu batekin egindako Adimen Artifizialeko (AA) tresna bat da. Irakasle espainiar batek sortu du, bere kasa ematen duenez, eta zera proposatzen dizu, txat adimentsu baten eran elkarrizketa izan AAk gorpuztutako historiako pertsonaia batzuekin. Ustez euskaraz ere funtzionatzen du, pertsonaia batzuekin bai bederen, ez guztiekin, guk konprobatu dugunez.

Sustaturen artxiboa, are osatuagoa Umap eta TBX-ko edukiekin

Sustatu
2024-05-29 : 09:17

Sustaturen hemeroteka edo artxiboa, 2001. urtetik argitaratu izan ditugun gure eguneroko edukien bilduma, are osoagoa da orain. TBX eta Umap zerbitzuak itxi egin behar izan ziren iaz, Twitterreko APIaren itxieragatik, baina bi zerbitzu horietan urteetan pilatu eta sailkatu ziren edukiak Sustatura etorri dira orain.

Rikardo Arregi sarirako aurtengo proposamenak aurkezteko epea ireki dute

Sustatu
2024-05-28 : 08:52

Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien 2024ko edizioarentzako (sarien 36. edizioa) lehiaketa oinarriak argitaratu dituzte, eta proposamenak aurkezteko epea ireki ere bai. Euskarazko kazetaritzaren eta komunikazioaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzea da Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren helburua. RAKS sarien 2023ko garaileak izan ziren Bideak (Kazetaritza atalean) eta Lore Hostoak (Komunikazioan) podkastak.

'Short' bertikalen estreinaldia Sustatun (lehen aproba)

Sustatu
2024-05-25 : 15:35

Eduki multimediatiko berriarekin hasi gara. Bideo bertikal bat egingo dugu asteburu-hastapen bakoitzean, Youtuben short esaten dioten formatuan. Ion Lizarazu Sustatuko CodeSyntax-eko taldeko lankideak prestatuko ditu, esatari lanak ere bere gain hartzen. Hona probakoa izan dena. Sarean, gure multimedia atalean geratuko dira gordeta, eta baita Youtubeko gure kontuko Shorts atalean.

Lantegi irekia: Nola landu LGBTI+ gaiak eta biografiak Wikipedian?

Sustatu
2024-05-24 : 17:20

Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak (EWKE) EHGAM elkartearekin batera lantegia antolatu du Wikipedian LGBTI+ gaiak eta biografiak modu egokian landu ahal izateko. Jardunaldi irekia antolatu dute ekainaren 8an, larunbatarekin, Donostiako Teila Fabrikan (Egia auzoan). Harrotasunaren hilabetean, ekintza interesgarri bat dudarik gabe.

Polemikak eta salaketak: memeengatik Euskal Herrian, ahots artifizialengatik Hollywooden

Sustatu
2024-05-23 : 18:39

Polemika batzuetan zentratu gara gaurko Segura Irratiko eta Twitcheko zuzenekoan. Batetik, Busturialdeko lau lagun salatu dituztela Twitterreko mezuengatik, meme eta iritzi arruntak, baina salatzaileek "jazarpentzat" joak. Beste polemika, urrutiagokoa: Scarlett Johansson aktoreak salatu du OpenAI enpresa, ChatGPT-ren sortzailea, bere ahotsa erabili edo imitatu dutelakoan ahots-interfaze bat sortzeko orduan (aldi berean Her filmeko 2013ko zientzia-fikzioa nolabait berreginez errealitatean).

Literaturia 2024, asteburu honetan Zarautzen

Sustatu
2024-05-23 : 17:17

(B)egia lelotzat hartuta, azken urteetan bezala Zarautzen egingo dute Literaturia literatura jaialdia, bihardanik igandera arte. Azoka, liburu aurkezpenak eta askotariko ekitaldiak antolatu dituzte aurten ere.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››