Teknologia albisteak

Immaterial, jaialdi-jardunaldi esperimentala, 4. edizioa Donostian, Uncanny Valley kontzeptuaren inguruan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-05-06 : 09:36

Azken urteetan Donostian (Tabakaleran) egin izan den Immaterial jaialdiak 4. edizioa du orain. "Digitalaren inguruko paradigma berriak ikertzera bideraturiko jaialdi esperimental bat da" Immaterial, eta laugarren edizio honen izenburua Masahiro Mori robotisyak formulatutako hipotesi bat da aztergati "Bailara asaldagarria" edo Uncanny Valley edo Bukimi No Tani delakoa; nola objektu eta esperientzia artifizialek gizakien forma hartzen dutenean, imitazio ona egiten dutenean, erantzun psikologiko estetiko deseroso batera iristen garen (horixe litzateke gutxi gora-behera kontzeptua).

Living the Uncanny leloa eman diot Immaterial 2024 honi, beraz. Hala dio antolakuntzak: "Erreplika antropomorfikoak gizakion itxura eta portaerara gehiegi gerturatzen direnean, ikuslearengan arroztasun edo gaitzespen erantzuna eragiten dutela proposatzen du. Une hori Adimen Artifizialaren (AA) erabileren ondoriozko estetika berrietara ere estrapolatu daiteke, non sorkuntza bisualetan, arrazoiren batengatik, ikusleak zerbait ezerosoa sumatzen duen eta, aldi berean, horiek ugaritzeak paisaia eta une estetiko berri bat osatzen duen, iruditeria kolektiboan kokatzen dena eta, akaso, akatsaren edertasuna besarkatzea proposatzen diguna.·

Askotariko arte-adierazpenen erakusketa baten bidez, teknologien gaur egungo egoera eta erabilerari helduko zaio, baita haien alde estetiko, sozial eta politikoei ere. Elkarrizketaz, aurkezpenez, solasaldiz, podcastez edo kontzertuz osatutako programazioaren bidez, jaialdiaren helburua erreferentziazko komunitateak inplikatzea da, eremu digitaletan esperimentazio artistikorako eta praktika kulturalerako gune bat sortzeko.

Edizio honek Donostiako Dabadaba aretoaren laguntza jaso du musika elektronikoko eta ikus-entzunezko emanaldi esperimentalen programa antolatzeko. 

Maiatzaren 16a eta 18a bitartean, Donostian. Informazio gehiago hemen.

Erantzun

Sartu