
Twitterren norabide faxista izan da aipagarri uda honetan, Elon Musk haren nagusiaren joerak direla eta. Twitch eta Segura Irratiaren bidezko zuzeneko honetan ere tratatu dugu, zein alternatiba dauden ikusiz (Bluesky, Mastodon eta Threads), eta hauen artean bereziki Mastodon instantzia euskaldunak gomendatuz. Gainera, komentatu dugu Odon Elorzak egin zuen proposamen bitxia, "Twitter publiko europar" moduko bat sortzekoa, eta ideia txarra zergatik den azaltzen saiatu gara.
Azaroan izango da aurten berriz Informatikari Euskaldunen Bilkura (IEB), UEUk bi urtean behin antolatzen duen biltzarra, eta jada komunikazioak bidaltzeko epea zabalik dago, urriaren 4a arte. Gaia, adimen artifiziala (AA), aurreko IEB bilkuran bezala. 2024ko edizio hau IEB-ren 13.a izango da.
Abuztutik ekarritako gauzatxo bat. Odon Elorza Donostiako alkate eta PSE-EE burukide izandakoak proposatu du nolabait "Twitter europar publiko" gisa definitu daitekeena sortzea, kezkatuta X/Twitter nolako norabide nahasian dabilen Elon Musk nagusi duenetik. Erakundeen software garapen eta zerbitzuetan aditua den Jaime Gomez-Obregonek (Sustatun ezagutzen ditugu bere ekimenetako batzuk) erantzun luze eta argudiatu bat zuzendu dio, beharbada hain ideia ona ez dela azalduz.
Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak odola emateko deia egin zien duela aste batzuk herritarrei. Odol-stocka egoera idealaren % 40-50 azpitik omen dago eta jendea behar da, emaileak. Delako Zentroak webgunea eta aplikazioa jarri ditu martxan berriki dohaintza hauek sustatzeko.
Eusko Jaurlaritzak 700.000 euro bideratuko ditu 2024an Kultura eta Sormen Industrien berrikuntzarako “KSI Berritzaile+” programan. Deialdian proposamenak aurkezteko epea irailaren 16ra bitartekoa da.
Abuztuko albisteetako bat izan da Pavel Durov errusiarra, Telegrameko sortzaile eta burua, atxilotu zutela Parisen, hegazkin pribatuarekin aireportuan eskala egin ondoren. Telegram erabiltzaileontzat, ze ondorio? Telegramen datu eta pribazitate politikaz zalantzak egon daitezke, eta baliteke gobernu batzuek sarbidea izatea atzeko atetik Durov-en azpiegiturara... baina erabilpen arrunterako, balio diezazukela oraindik, horixe Sustaturen iritzia. Eta gainera, euskarazko komunitate sorta batek modu praktiko erabilgarrian darabil Telegram, eta horietako batzuen bilduma egin du Eneko Oroz adituak, eta hona dakarkizuegu gaur, Arga ibaia Oltza Zendearik igarotzen dela aprobetxatuz.
Donostiako Luberri ikastetxe publikotik, bertako Alex Gabilondo adituaren ekimenez, Luberri Linux bertsio berria irten da, Luberri 24. Diskoan 20GB inguru betetzen du eta bost urtez, 2029 arte alegia, automatikoki eguneratuko da eta aplikazioak instalatu ahal izango direla ziurtatzen da.
Kodea ondo sartzek liburua jeitsi daiteke pello.io/programazioa/ gunetik, copyleft lizentziapean, PDF eta ODT formatoetan. Python lengoaian oinarritzen da eta programazioaren hastapenak lantzen ditu. Gainera edukin guztia repl.it gunean ere irakur daiteke, atal ezberdinetan banatuta, kodea zuzenean probatu ahal izateko.
Joan M. Serra soziolinguistikak hizkuntza katalanaren etorkizun posibleei buruzko liburua kaleratu du: L'ús parlat del català: En un tombant decisiu (Katalanaren ahozko erabilera: bidegurutze erabakigarrian). Kike Amonarrizek irakurri du eta "kezkagarria bezain ekintzarako akuilu" deritzo, datu sendo eta ugarietan oinarritutako azterketa dela. Azterketa horren puntuz puntukako egin eta argitaratu du Amonarrizek, eta hona dakargu laburpenaren testua.
Duela aste batzuk Suitzak lege federal aitzindaria onartu du (Europako legedietan aitzindaria), LMETA delakoa, Loi fédérale sur l’utilisation de moyens électroniques pour l’exécution des tâches des autorités frantsesez, euskara itzulita: Agintarien zereginetan bide elektronikoak erabiltzeko lege federala. Besteak beste dio legeak administrazioaren enkarguz jardunbide publikorako egindako softwarea irekia izan behar dela. Aditu batzuek honela laburtu dute: "Diru publikoa, kode publikoa".
Etzi, abuztuak 29, hasiko da Prime Video streaming plataforman Boterearen Eraztunak telesailaren 2. denboraldian. Euskarazko audio eta azpidatzieki. Lehen denboraldia 2022an atzeratutako bikoizketarekin etorri zen euskarara, baina orain aukera horrekin espero dugu, trailerretan ikusi dugunez behintzat.
Danbaka Debagoieneko musika lehiaketa Seigarren edizioa jokatuko da 2024ko udazken-neguan. Zuzeneko kontzertuen bidez erabakiko da irabazlea. Kontzertuak, Bergarako Seminarixoa aretoan izango dira, 2024ko urriaren 25etik abenduaren 13a bitartean; finala, 2025eko urtarrilaren 17an izango da. Musika adituz osatutako epai-mahaiak eta publikoak aukeratuko ditu sariak. Debagoieneko musikari bakarlari eta taldeei zuzendutako lehiaketa da Danbaka.
Bideojokoak eta euskara uztartzeko helburua duen Game Erauntsia elkarteak gurasoei zuzendutako gida argitaratu du. Bideojokoen guraso askok izan ditzaketen zalantza eta kezkak landu dituzte. Zortzi ataletan banatutako gida webgunean argitaratu dute.
Antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza bosgarrenez plazaratu du Euskaltzaindiak, Bilboko Udalaren Kultura atalaren babesarekin, Lautan Hiru antzerki txikiko formaturako laguntza. 2.500 euroko laguntza emango zaio hautatutako lanari (gidoiaren eta antzezlanaren ekoizpena).
Irailaren 12a arte irekia dago epea Ikerbasque bidez atzerritik ikerlari finkoak ekartzeko deialdian. 10 postu eskaintzen dira epe luzeko lan-ibilbide eta karrera zientifikoa egiteko Ikerbasquerekin lotutako EAEko zentroetan. Hemen informazio zehatza deialdiari buruz.