Teknologia albisteak

Graduondokoa: Euskararen Normalizazioa eta Normatibizazioa XXI. Mendean

Sustatu
2024-08-22 : 12:09

'Euskararen Normalizazioa eta Normatibizazioa XXI. Mendean' espezializazio diploma jarri dute abian Euskaltzaindiak eta Mondragon Unibertsitateak (HUHEZI fakultateak). Espezializazio diploma bat izango da, eta helburua da Euskaltzaindiaren egitasmoetan parte har dezaketen pertsonak prestatzea. UZEI eta VICOMTECH erakundeek ere kolaboratzen dute graduondoko ikasketa hauetan.

Publizitatea

Maskoten argazkien lehiaketa bateko irabazleak

Sustatu
2024-08-21 : 08:59

Sustatun sarri samar aipatzen ditugu naturako argazkilaritza sariketa zenbait urtero efiten direnak, Wildlife Photographer delakoa ezagunena, eta beste bat izaten da Naturako Komedia Argazkien lehiaketa. Azken horrekin lotuta egon daiteke gaur hona dakarkizueguna, Comedy Pet Photo Award, maskoten argazki komedikoen lehiaketa. Sari nagusia txakurtxo horrek eraman du, eta jarraian dituzue beste batzuk.

Open Data ideia eta aplikazioen lehiaketa EAEn

Sustatu
2024-08-20 : 17:22

Eusko Jaurlaritzaren Open Data zerbitzuak bi lehiaketa antolatu ditu hiru Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundi eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko Udalekin batera, datu-irekien berrerabilpenaren kultura sustatzeko asmoz. 2024ko edizioan izena emateko epea irekia dago jada eta urriaren 10ean amaituko da.

City Guesser, Geoguessr ezagunaren doako alternatiba

Sustatu
2024-08-15 : 09:09

Duela pare bat aste aurkeztu genizuen Geoguessr modako joko eta aplikazioa. Geo eta Hiri Asmatzaileak euskaraz izendatu dezakegun jokoen munduan, hura bezala badira zenbait aukera, baina ordainpeko sistema dute gehienek. Horregatik doako alternatiba bat ere aurkeztuko dizuegu gaur: City Guesser.

Microsoft eta Ertzaintza elkarlanean ikasle "ziberburutsuak" hezitzeko EAEn

Sustatu
2024-08-14 : 15:16

Jaurlaritzak eta Microsoftek hitzarmena sinatu zuten duela egun batzuk, Ertzaintzaren bitartez EAEko ikastetzeetan ziber-segurtasunerako formakuntza sustatzeko. Hitzarmenaren arabera, "Microsoftek Euskadiko ikastetxeetako ikasleei sareko segurtasuneko hainbat alderdiri buruz informazioa emateko eta ikasleak kontzientziatzeko Ertzaintzak egiten duen lana hobetzeko beharrezko baliabideak jarriko ditu," zabaldutako prentsa oharraren arabera. Helburua: euskal gizarteak eta bereziki ikasleek zibersegurtasunaren arloko jardunbide onenak ikas ditzaten eta "ziberburutsuak" nola izan jakin dezaten. 

Dropout, streaming zerbitzu desberdin eta antisionista

Sustatu
2024-08-12 : 11:39

Netflix edo Max-HBO denontzat dira ezagunak, eta Euskal Herrian Primeran ere (espero dugu), baina streaming plataformak hedatzen ari dira munduan eta horietako bat da Dropout, termino estatubatuarretan "independentzat" jo daitekeen plataforma, umorea ardatz duena, ingelesez eta mundu osoan eskuragarri. Eta berriki, Palestinako genozidioaren kontra azaldu dira, eraso askoren jomugan jarri direlarik. Eguneraketa: dropout.tv domeinura sarbidea oztopatua topatu dugu... atzo idatzi genuen artikulua gaur agertzeko, eta ondo zebilen. Ez dakigu IP blokeo bat edo DDOS eraso baten pean dauden...

Meneame webgune espainola salgai dago (eta hilzorian seguruenik)

Sustatu
2024-08-12 : 08:50

Meneame izan zen sasoi batean Espainiako eztabaida eta informazio gune ireki edo ireki-samar potente bat. Baina gainbehera doa eta bere kudeatzaileek salmentan jarri dute. Urri amaiera arte aurkez daitezke eskaerak, 200.000 euroko kostu minimo bat duela kontsideratzen dute.

Kip- eta Chep- izen horiek norenak diren

Sustatu
2024-08-11 : 11:49

Faith Chepngetich Kipyegon keniarrak 1.500 metroko atletismo proba irabazi zuen bart, Paris 2024ko azken-aurreko egunean, bigarren emakumezkoa bilakatuz historian atletismoan urrezko hiru domina olinpiko erreskadan lortu dituena. Gauzatxo bati ere erreparatu diezaiokegu Chepngetich eta Kipyegon izen horietan. Atletismoko dominetan eta lehen postuetan, joko hauetan zein beste atletismo aukera handi guztietan ikusten ditugun aurrizki antroponimiko ezagun batzuk daude: Chep- eta Kip- izenak (batzuetan Jep-, Ki- edo Che-) nagusi dira luzerako hainbat lasterketatan. Norenak dira? Kalenjin herrien izenak dira eta esanahi zehatzak dituzte.

Gaztelaniazko hedabidetan euskara sustatzeko laguntzak (2024ko ebazpena)

Sustatu
2024-08-11 : 09:56

Nagusiki gaztelania darabilten hedabideetan (eguneroko prentsan eta uhin bidezko irratietan) eta Internet bidez albisteak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentzietan euskararen erabilera areagotzeko dirulaguntzak esleitu ditu Eusko Jaurlaritzak aste honetan. Hona ebazpena, eta jarraian, kopuruak.

AA kontuetan kristo guztiak eduki guztia kopiatzen du lotsarik gabe

Sustatu
2024-08-09 : 11:45

Astelehenean kontatu genuen nola RIAA musika-industriaren patronalak salatu dituen Suno eta Udio sarean aurkitu duten musika guztia kopiatzeagatik, horrekin bere adimen artifizialeko (AA) musika sorkuntzako tresnak garatu eta trebatzeko. Eta Sunok eta Udiok onartu, horixe baita metodoa AA elikatzekoa. Eta, hara, albiste parea astean aurkitu ditugunak erakusten dutenak beste eragile erraldoi batzuek ere horixe egiten dutela: Nvidia txip-gileak ikus-entzunezko edukiak kopiatzen ibili omen da; eta Microsofteko AA garapeneko buruak dio Interneten aurki daitekeen GUZTIA erabil daitekeela libreki AA elikatzeko. BitTorrent-etik pelikula bat jaisten duzunean inork ezer leporatzen badizu kontuan hartzeko.

Derek Guyk "the other man" deitu dio Pradalesi, eta bere janzkera kritikatu

Sustatu
2024-08-08 : 10:18

Interneteko hamarkada honetako moda komentarista jarraituenak, Derek Guyk, Imanol Pradales EAEko lehendakariaren janzkera kritikatu du gaur txio batean. "The other man" (beste gizona) ere deitu dio, nor den ez baitaki (logikoa), Felipe VI.a Espainiako erregearen ondoan zegoela egindako argazki batean bi gizonen janzkiak konparatzean.

Euskararen gramatikaz tesia egiten ari den doktoregai aleman bati lagundu

Sustatu
2024-08-08 : 08:56

Silvie Strauß Leipzigeko Unibertsitateko hizkuntzalari (edo hizkuntzalari-gai) alemanak bere tesirako laguntza eskatu digu euskaldunoi. Euskararen egitura gramatikal batzuen inguruan hiztunok nola egiten dugun jakin nahi du, eta horretarako galdetegi bat prestatu du. 15-20 minutu hartuko dizu erantzuten laguntzeak.

Twitterren alternatiben analisia: Bluesky, Mastodon eta Threads

Sustatu
2024-08-07 : 09:23

Elon Musk-en jarrera ultra eta toxikoak egunetik egunera agerikoago izanik, X/Twitter noren eskutan dagoen edozeinek ikusten du. Berriz ere egunotan sare horretatik alde egiteko deiak eta agurrak ikusten ari gara, eta horren harira artikulu interesgarria irakurri dugu Electronic Frontier Foundation (EFF) erakundeak kaleratua, Twitterren alternatiba nagusien detaile teknikoak azaltzen, alegia, Mastodon, Bluesky, eta Threads esplikatzen. Hauetarik batek, Mastodonek, bi instantzia euskaldun ditu eta hortaz, Sustatu irakurtzen duen inork gomendiorik behar balu esango diogu erabiltzeko Mastodon.eus edo Mastodon.Jalgi.eus. Hala ere, ezagutza pixkat kontesturako ondo etor liteke.

Gipuzkoako Ogasun diputatu Jokin Perona auto batek harrapatuta hil da bizikletan zebilela

Sustatu
2024-08-07 : 08:49

Jokin Perona (Orio, 1978) Gipuzkoako Ogasun diputatua Espainiako Peleas de Abajo herrian (Zamora) hil zen atzo, bizikletan zihoala auto batek harrapatuta. Gaueko 21:15ak aldera gertatu zen ezbeharra Perona eta 10 urteko semea bizikletan zihoazela auto batek harrapatu zituenean. Semea onik dago.

Perez Iglesias sailburu blogaria

Sustatu
2024-08-06 : 09:23

Juan Ignacio Perez Iglesiasek maiatzean ireki zuen euskarazko bloga, Aieruak, eta egun batzuk pasatzen utzi genuen hona Sustatura ekartzeko... Gero, ekainean, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu izendatu zuten, eta berriro pasatzen utzi genuen, pentsatuta akaso horrek bere Interneteko alderdi publiko blogzalea etengo zuela... Baina ez, ematen du iritzigile eta dibulgatzaile gisako jarduera horri ere eutsiko diola, eta EAEko legegintzaldi honetan sailburu blogari euskalduna edukiko dugula.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››