Teknologia albisteak

Lorea Argarate, 2024ko Gladys sariduna

Sustatu
2024-09-16 : 13:13

Lorea Argarate Zubiak irabazi du aurtengo Gladys Saria, ingurune digitalean ari diren emakume gazte euskaldunak saritzen dituen PuntuEusek eta EHUko Informatika Fakultatearen ekimenez. Sarien 4. edizioa izan da 2024koa.

Publizitatea

Hamar urte bete ditu Nor da Nor datu-baseak

2024-09-16 : 11:47

Gaurkoa bezalako egun batean 2014an aurkeztu zuen Nor da Nor datu-basea jendaurrean EIZIEk, eta, hamar urteren buruan, abiapuntu izan zuen literatur itzulpenen katalogoa baino askoz gehiago biltzen du Nor da Nor-ek. Bide oparoa egin du euskal itzulpengintzaren datu-baseak, eta etengabe eguneratzen da.

Zaintza eta euskara, mintegia Donostian

Sustatu
2024-09-16 : 10:19

Irailaren 26rako Zaintza eta euskara, Sareak eraikitzen mintegia antolatu du Kontseiluak Kutza Fundazioaren laguntzarekin. Eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko bidean, zaintzaren sektoreak duen garrantziari erreparatuko diote topaketan, euskarak sortzen dituen tentsioen jakitun, gaiari hainbat erpinetatik begiratzeko.

 

Asteko errepasoa: irailak 9-15

Sustatu
2024-09-15 : 16:25

Udako oporraldiko etenaren ostean, asteko errepaso-bideoetara itzili gara. Sustatu albistegian aste honetan izan ditugun albisteen errepasoan: IEB 2024rako deialdi irekiera, Hatsune Miku bokaloide eusko-niponikoa, eta Kaixomaitia hilko dela hilabete amaieran ez badu maitalerik aurkitzen.

Hitzen Mintegia: doako idazketa tailerra euskaraz Iruñean

Sustatu
2024-09-15 : 10:08

Iruñeako Udalak eta Euskal Idazleen Elkarteak antolatuta Hitzen Mintegia euskarazko idazketa tailerra egingo da Iruñean udazkenean. Hiru larunbatetan, Kondestable Jauregian goizak okupatuko dituzte 10.00etatik 13.30etara.

Euskal kulturari buruzko artikuluak hobetzeko lehiaketa Wikipedian

Sustatu
2024-09-14 : 08:56

Euskarazko Wikipediaren proiektuetako bat da Ikusgela, ikus-entzunezko material didaktikoak sortzeko ekimena, eta ikasturte berria abiatzera doaz euskal kultura sailerako bideo sorta berria argitaratuz. Hori egireko orduan konturatu dira artikulu askok hobekuntza eskertuko luketela, eta Euskal Kulturak halako proiektu baten behar duen garrantzi zentrala dela eta, iraileko azken bigarren erdian hemen gaiko artikuluak hobetzea proposatzen du euskarazko Wikipediak, lehiaketa baten bidez.

Destinu petrala: Kaixomaitia itxi; adimen artifizialak Euskal Herria berrasmatu

Sustatu
2024-09-13 : 18:05

Kaixomaitia.eus webgunea 17 urteko historiaren ondoren desagertzera doala (seguruenik) apat dugu Segura Irratiko eta Twitcheko aste honetako zuzenekoan. Eta horrez gain, ohiko gai bat, adimen artifizialaren sorkuntzak. Kasu honetan, MiniMax / Hailuo AI tresna txinatarrarekin hizkuntzaren muga gaindituz guk geuk sortu ditugun bideo bitxi batzuk... Esate baterako, irudiko fotogramak erakusten duena, espaziountzi alienigena Donostiako Kontxako hondartza izan nahi duen eszenategi batean lur hartzen.

EAEko Hezkuntza Sailak datuen babesa egoki bete gabe egin zuen hitzarmena Google Workspace for Education erabiltzeko

Sustatu
2024-09-13 : 10:27

Udako albistea da, zenbait tokitan agertu zena, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak (DBEA, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio-organo bat) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailari espedientea ireki ziola Googleren produktu batzuk erabiltzera behartzeagatik ikasleen datu-babesa hausteagatik. Zain egon gara ea DBEAk zer argitaratzen zuen beren webgunea, baina badirudi albistegia izoztu zaiela. Tira, beste iturri batzuek diotena ekarriko dizuegu.

Hatsune Miku bokaloide japoniarraren bertsio euskaldunak

Sustatu
2024-09-13 : 08:45

Hatsune Miku (japonieraz: 初音ミク?) , emakumezko abeslari birtual bat da Wikipediaren arabera. Gehixeago zehaztuz, software produktu bat edo pertsonaia mediatiko bat... Tira, halako zerbait. Meme bat izan zen abuztuan Japoniako sareetan halako identitate etniko batzuekin irudikatzekoa 

Jardunaldia Azpeitian, euskarazko kulturgintzaren transmisioa eta hedabideak

Sustatu
2024-09-12 : 09:24

"Sormenean Hezi, Kulturan Hezi" jardunaldiak Kultur Sorkuntzaren Transmisia delakoa ekimenak antolatzen ditu, eta hirugarren edizioa izango da aurten, urriaren 26an. "Euskarazko kulturgintzaren transmisioa eta hedabideak" izango da goiburua jardunaldietan. Lehen jardunaldiak 2019an egin ziren, kultur bitartekaritza eta hezkuntza arautua hartuta hizpide. Bigarren jardunaldiak lau herritan egin ziren 2021eam, eta hezkuntza araututik kanpoko egoera aztertu zuten.

Loraldiak euskarazko sormen digitaleko bekaren hirugarren edizioa eta deialdia aurkeztu du

2024-09-11 : 08:44

Euskarazko sormen digitaleko proiektu bat garatzeko aukera eskaintzen du deialdiak hirugarren edizioan. Urriaren 18ra arte jasoko dira proposamenak eta 10.000€ko ordainsaria izango du. Deialdi honen xedeak bi dira: euskarazko sorkuntza digitala sustatzea eta sortzaile digitalen lana ezagutzera ematea, alde batetik; eta bestetik, ingurune digitalean euskarazko eduki gehiago egoteko aukera eskaintzea. Lehenengo edizioa 2022an izan zen eta 16 proiektu aurkeztu ziren deialdira. Bigarren edizioan, 2023an, 19 proiektu aurkeztu ziren. 

Eskaputxiki saileko lehen 'eskapu liburua', Nerea Loiolaren eta semaren eskutik

Sustatu
2024-09-10 : 09:58

Eskapu liburuak dira escape room baten parekide idatziak. Hala definitzen eta idazten ditu Nerea Loiola idazleak, zeinak pare bat argitaratuak zituen orain arte, Erein argitaletxearekin. Orain, beste bilduma bat hasi du, Eskaputxiki, Miraren Mendekua liburuarekin. Berezitasuna: zortzi urteko semearen olgetan eta elkarlanean egin du liburua Loiolak.

Tartariar Inperioaren konspirazioa eta tradizionalismo arkitektonikoa

Sustatu
2024-09-09 : 10:09

Konspirazio-teoria bitxi baten berri oraingoan, ukitu artistiko eta bereziki arkitektonikoa duena: Tartariar Inperioaren kontu bitxia. Bide batez, adi, tradizionalismo artistiko-arkitektoniko batzuen dibulgatzaileen artean ultra-eskuin supremazistaren usaina egon daiteke eta.

Kaixiomaitia.eus irail amaieran itxiko da, ez badu inork erreleboa hartzen

Sustatu
2024-09-06 : 12:21

Irail amaieran itxiko da Kaiximoaitia.eus, harremanak aurkitzeko euskarazko webgunea, 17 urteko jardunaren ondoren. Hala jakinarazi du mezu batean bere sortzaileak, urteotan baliabide hau kudeatzen hainbeste lan egin duen Iñigo Arandia Galarragak. Mezuan aipatzen du Arandiak jarraipenerako proposamenak jasotzeko prest dagoela, urte amaierara arte.

MiniMax: bideo sorkuntzako AA txinatarra probatu dugu

Sustatu
2024-09-06 : 09:24

MiniMax izeneko zerbitzu txinatar batek bideo-sorkuntzarako adimen artifizial bat martxan jarri duela irakurri dugu, bost segunduko aprobak doan egiteko. Tira, agian Hailuo AI deitzen da, ez dakigu zehatz, txineraz bakarrik baitago gunea oraingoz. Baina asmatu dugu erabiltzen eta emaitzak harrigarriak dira.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››