
Ikasketaz informatikaria, afizioz surflari eta 3D marrazkilaria. Bihotzez Euskalzalea.
Inguruan txorizale dexente ditut, urrutira joan gabe lantokian bat eta etxean bestea (aita). Duela gutxi, CodeSyntaxeko bulego ondoan jarri dugun txorientzako jantokiaren berri eman nion aitari. Nola bulegoko kristalean metakrilatozko jantegi bat itsatsita, tarteka marteka txoriak hurbiltzen zaizkigula bulegoko lehiora. Ba, komentario horren kontura, eta nonbait kaskabeltzek bikotea bilatzeko garaia denaren kontura (aitak esana), habia monitorizatu bat jartzeko ideia sortu zitzaidan. Niretzat, erronka digital modura. Eta nire aita bezalako txorizaleentzat, bada, zer ikusi gehiago izateko aukera modura.
Munduaren bataz besteko tenperatura igotzen ari da pixkanaka, hori ukaezina dela esan dezakegu dagoeneko. Zientzilariak behin eta berriz ari dira esaten 2ºC-tik gora igoz gero, ondorio larriak pairatu beharko ditugula baina badirudi oraingoz, ez dugula ezer serio hartzen.
Aspalditik erabiltzen dut software askea ahal dudan gailu eta ingurune guztietan eta ados nago Dabid Martinezek idatzitako honekin: "Momentu ezin hobea da software librera jauzia egiteko". Hala ere, dena ez da doako autobidea eta nire esperientzia kontatu nahiko nuke. Zergatik hautatu dudan Linux sistema eragilea eta zer konturengatik borrokatu behar izaten dudan oraindik ere behin eta berriz berdinagatik.
Denboraldi bat itxita eman ostean, itzuli da beste behin ere PopcornTime torrent erreproduktore famatua. Eta badirudi luzera begirako proiektu bat dela, 4 aldiz ixten saiatu badira ere, behin eta berriz jarri baitute martxan. Honez gero jakingo duzuen bezala, erreproduktore honek, torrent zerbitzari ezberdinetatik bai filme, serie eta baita anime torrentak eskuratu eta era oso txukun batean katalogatzen ditu.