Teknologia albisteak

Gaur izango da Starship ontziaren 5. jaurtiketa saiakera

Erabiltzailearen aurpegia
2024-10-13 : 12:00

Inoiz eraiki eta espaziora jaurti den espaziontzi handienaren 5. prototipo osoa jaurtitzeko saiakera egingo dute Euskal Herrian 14:30ak inguru direnean.

Ilargira berriz ere gizakia eramateko asmoa duen ontzi erraldoi honen berrikuntza nabarmenena hala ere ez da bere dimentsio erraldoia. Guztiz berrerabilgarria izatea erdietsi nahi dute, eta horretarako proba honetan, suziriaren lehen etapa izango dena lurrera itzuli eta jaurtiketa gunean bertan atzera berriz jaso nahi dute.

Horretarako, jaurtiketa guneko dorreak bi beso mekaniko erraldoi ditu eta suziriak lurra ukitu baino lehen "besarkada batez harrapatzea" lortu nahi dute. Sekula ez da horrelako ezta saiakerarik ere egin historia airoespazialean (ikus goiko irudian hegaldi planaren infografia).

Bitartean, etaparen bigarren zatia ia australian itsasoratuko da hegaldi ia orbital bat egin ostean. Hori lortzeko baina, lurraren atmosferako marruskadura eta plasmaren berotasuna gainditu beharko ditu eta azken momentuan motoreak piztu, itsasoan lur hartze bertikal baten simulazioa eginez amaieran, itsasoan ondoratzeko.

Ikusiko da ea 4. hegaldi arrakastatsuko helburuak gainditzen dituen. Aurreko hegaldian bi etapek itsasoan "lur" hartzea lortu baizuten, baina bidean lehen etapak bi motore galdu baizituen eta bigarrenak atmosfera zeharkatu eta itsasoan bertikalki lur hartzea lortu bazuen ere, plasmak kalte larriak eragin baizizkion.

Dena delakoa gertatzen dela ere, SpaceX-ekoek dioten moduan, emozioa bermatuta egongo da. Youtuben, ondorengo kanalean zuzenean jarraitu ahal izango da jaurtiketa (ingelesez):

Erantzun

Sartu