Teknologia albisteak

Urriaren 25ean, ostiralez, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen 33. biltzarra: Botiketatik haratago

OEEren 33. Osasun Biltzarra Zornotza-Amorebietan egingo da eta aurten  Botiketatik haratago joateko zeregin behar dugun aztertuko da. Horretarako bi mahai inguru interesgarri izango ditugu:

  • Min kronikoariaurreegiten
  • Betiko gaixotasunak polifarmaziatik kanpo

Eta, horiez gain, komunikazio eta posterrak, despreskripzioari buruzko tailer bat eta Historia klinikoa eta euskarari buruzko hitzaldi bat.



Sendagaiak gure eguneroko bizitzaren zati dira, bai osasun-profesionalentzat, bai gizartearentzat oro har. Sendagaiek helburu terapeutikoak lortzen laguntzen digute, askotan ezagutzen eta kalkulatzen dugun arriskua hartuz.

Gaixotasunak arindu eta sendatu nahi ditugunean, osasun-arloko profesionalek errezetatutako sendagaietan konfiantza izaten dugu. Hala ere, kasu batzuetan, botika horiek beste batzuekin elkarrekintzan aritzen dira, eta ondorio kaltegarriak edo ez desiratuak eragiten dituzte. Eta ez dute lortzen minaren gisako sintomak sendatzeko edo arintzeko hasierako helburua.

Ezin ditugu alde batera utzi zenbait faktore, hala nola eguneroko bizitzaren medikalizazioa, gaixotasun berriak sortzea, defentsa-medikuntza gero eta ohikoagoa egitea, espezialitate medikoak zatitzea, biztanleria zahartzea eta prozesu kronikoak areagotzea. Esandako guzti honek biztanleria sendagaien eraginpean egotea eragiten du.

Horri buruzko gogoeta egiten badugu, egia deseroso baina beharrezko bat aurkituko dugu: ongizate integrala botiketatik haratago doa. Minaren iturriei eta ondoezaren sustraiei heldu behar zaie pertsonak sakontasunean ezagutzeko eta emaitza hobeak izateko gaixotasunaren aurrean.

Hori guztia abiapuntutzat hartuta antolatu du 2024ko Osasun Biltzarra OEE-Osasungoa euskalduntzeko Erakundeak. Jardunaldiak egongo diren bi mahai-inguruetako hizlariek haien proiektuak eta esperientziak azalduko dizkigute. Antolatutako tailerra, berriz, ikuspuntu berriak garatzeko tresna izango da.

Topaketa, eztabaida eta motibaziorako gunea izan nahi du biltzar honek. Jardunaldi hau aukera bat da denon parte hartzea sustatzeko, gehiegizko medikalizazioaren arazoari aurre egiteko asmoz.

09:00 Lehenengo mahai-ingurua: Min kronikoari aurre egiten

- Moderatzailea: Karmele Benito del Valle Ortiz familia-medikua eta EHUko irakaslea

- Hizlariak:

  • Amaia Mendizabal Olaizola, Bidasoa ESI Lehen Arretako farmazialaria
  • Maritxu Muñoa Capron-Manieux, familia-medikua eta EHUko irakaslea
  • Alazne Pinedo Otaola, fisioterapeuta

10:30 Sarrera ekitaldia.

11:00 Atsedenaldia

11:30 Bigarren mahai-ingurua: Betiko gaixotasunak polifarmaziatik kanpo

- Moderatzailea: Maitena Urberuaga Ertze odontologoa eta EHUko irakaslea

- Hizlariak:

  • Ana Urrutia Beaskoa, LIbera-Caren lotura fisiko eta kimiko kentzeko metodologiaren egilea
  • Leire Diaz Silvestre, gizarte-langilea eta Libera-Care proiektuen arduraduna, Sancti Spiritus egoitzan
  • Nere Urbina Sardina, erizaina Sancti Spiritus egoitzan

13:30 Bertso bazkaria: Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita

16:30 Komunikazioak eta Tailerra

  • Komunikazioak.

Moderatzailea: Maitena Urberuaga Erce, odontologoa eta EHUko irakaslea.

  • Tailerra: Depreskripzioa.

Itxasne Lekue Alkorta, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta ESIko Lehen Arretako farmazialaria.

17:30 Atsedena

18:00 Hitzaldia: Historia klinikoa euskaraz: beharra eta eskubidea

- Moderatzailea: Itziar Lasa Beitia, familia-medikua

- Hizlariak:

  • Idoia Agirre Lasarte, psikiatra
  • Begoña Garmendia Aldasoro, psikiatra
  • Aintzane Intxausti Zugarramurdi, psikiatra
  • Olatz Perez de Viñaspre Garralda, EHUko irakaslea eta ikertzailea (IXA taldea)
  • Unai Larrinaga Torrontegi, Prebentzio Medikuntza espezialista
  • Adrian Zelaia Arieta-araunabeña, Kirurgia Ortopediko eta Traumatologia espezialista eta Aintzat Taldeko kidea

19:15 Amaiera eta OEEren Batzar Nagusia 

 (biltzarrera arratsaldean soilik ere joan daiteke)

 Egitaraua  https://www.oeegunea.eus/biltzarrak/egitaraua

Izena ematea   https://www.oeegunea.eus/biltzarrak/izena_eman

Erantzun

Sartu