Aireko kablearen erabilerak XX. mendeko erdialdeko hamarkadetan (1930-70) loraldi bat bizi izan zuen. Nafarroako basogintzan ezinbesteko baliabidea izan zen bezala, isurialde atlantiarreko hainbat baserrietan ere aireko kablearen erabilerak eguneroko eginbeharrak erraztu zituen. Kontu horiek eta beste hamaika gehiagoren berri emateko, online hitzaldia antolatu dugu elkarlanean Kablegintza.eus eta EuskalPolitik podcasteko arduradunok.
Hitzaldia Kablegintza.eus ekimeneko Xabier Eskisabelek eskainiko du eta aireko kableak Euskal Herriko basogintzan izan zituen hastapenak azaltzearekin batera, teknologia honek Nafarroako mendialdean izan zituen protagonisten hainbat konturen berri emango da: Hasierako sustatzaileak, Explotaciones Forestales RENFEren garrantzia...
Solasaldia, datorren urrriaren 28an, astelehenarekin eta 21:15etan izango da.
Erantzun
Sartu