
Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu
Gaur abiatuko da Norteko Ferrokarrillaren denboraldi berria. Astero, Guillermo Roa Zubia Elhuyarreko komunikatzailearen gidaritzapean, Euskadi Irratiko uhinetan egingo du geldialdia: ostiral gauetan, 22:00etan, eta larunbat arratsaldetan, 15:00etan.
Hizkuntza-aniztasun Digitalaren Europako Proiektua (Digital Language Diversity Project, DLDP) amaitzera goaz. Gasteizen egingo dugu amaiera-ekitaldia, uztailaren 20an, Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen 2. Topaketaren ondoren (HIGA!). Ekitaldian parte hartzea doakoa izango da, baina ezinbestekoa da izena ematea. Informazio gehiago, hemen.
Elhuyarrek, erabat kontziente izanik nolako eragina izan dezakeen neska-mutilek zientzia- eta teknologia-gaietan modu autonomoan ikertzeak eta aritzeak haien gaitasunetan, haien etorkizuneko aukeretan eta bizi diren eskualdearen etorkizuneko lehiakortasunean, lanean dihardu 2014tik Bizilabe gazteentzako ikerketa-zentroen sarea martxan jartzeko. Lan horretan, GFAren ‘Etorkizuna eraikiz’ programaren laguntza izan du, Gipuzkoan Bizilabe sarea osatzen hasteko lehen urrats gisa.
Elhuyarrek ekoitzitako Teknopolis saioak telebistaren kategoriako saria jaso du Euskadiko Ingurumen Kazetaritzako laugarren edizioan, “Plastikoak txipiroi erara” erreportajeagatik.
Xuxen zuzentzaile ortografiko eta gramatikal berria Word 2016rekin bateragarria da, eta Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken aldaketak kontuan hartzen ditu. Hainbat euskarritarako bertsioak daude deskargatzeko prest, doan, xuxen.eus webgunean.
“Balioak eta nortasuna euskal gizartearen eraikuntzan” EHUren Uda Ikastaroa eskainiko dute Elhuyarrek eta Agirre Lehendakaria Centerrek elkarlanean, Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagunduta. Uztailaren 16an eta 17an izango da, Miramar jauregian, eta bertako zein nazioarteko adituak bilduko ditu, euskal gizartearen eraldaketa positiboa zer baliok edo motibaziok sustatu duten aztertzeko, eta horiek Europako eta Afrikako beste esperientzia batzuekin alderatzeko asmoz.
Maiatzaren 16an izan da CAF-Elhuyar sariak banatzeko ekitaldia. Alaitz eta Iraia Etxabide Etxeberria, Miguel Querejeta Pérez, Iñaki Odriozola Larrañaga eta Josu Lopez Gazpio dira sarituak. Ander Gortazar Balerdik eta Jacek Markusiewicz-ek jaso dute beka, “Bastartak!” proiektua garatzeko; eta Ekaia EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkariarentzat izan da Merezimendu Saria. 71 lan jaso dira; eta parte-hartzaileen artean genero-oreka egon da.
Zientziak, teknologiak eta aisiak bat egingo dute ekainaren 25-29 bitartean Bizilabe tailerretan. 12-17 urteko gazteentzako tailerrak Deustuko Udaltegian izango dira, Elhuyarrek sustatuta eta Bilboko Udalaren laguntzarekin.
Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azoka 12-18 urteko ikasleek egindako proiektu zientifikoen azoka da. Helburua, berriz, gazteen artean zientziarako zaletasuna suspertzea eta kultura zientifikoa bultzatzea eta zabaltzea da. Ikasleek ikasturtean zehar egindako proiektu zientifiko eta teknologikoak (90 proiektu) aurkeztu dira asteburuan Bilbon egindako azokan.
Ikertzaile gazteek urtean zehar landutako 90 proiektu zientifiko eta teknologiko aurkeztuko dira larunbatean Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azokan. Apirilaren 21ean, egun osoz, zientzia-tailerrak, gazteen stand-ak, eta ikertzaile profesionalen gunea izango dira, eta kultura zientifikoz disfrutatu ahalko da Bilboko Plaza Barrian
Elhuyar Aholkularitzak esparru hauetako teknikarien lan-poltsa osatu nahi du:
Beharrezkoak euskara maila altua eta unibertsitate-titulua. Kurrikuluma bidaltzeko azken eguna, apirilaren 30a.
Zientzia Azokan zientziaren sustapenean eta Garapen Iraunkorreko Helburuen balioak sustatzen laguntzeko hitzarmenak sinatu ditu Elhuyarrek Bizkaia Talent-ekin eta UNESCO Etxea-rekin, hurrenez hurren. Hitzarmenei esker, 2018ko apirilaren 21ean Bilbon ospatuko den Zientzia Azokaren laguntzaile izango dira Bizkaia Talent eta UNESCO Etxea.
Maitane Alonso Monasterio sodupearrak 1. saria lortu du Bartzelonan egin berri den Exporecerca Jove gazteen zientzia-proiektuen azokan. Azken Elhuyar Zientzia Azokan jasotako sariaren bidez joan da Maitane Bartzelonako azokara, eta Txileko zientzia-azokara joateko aukera irabazi du. Elikagaiak kontserbatzeko lan batekin lortu ditu sariok.
Asmakuntzak, gailuak, marrazkilari autonomoak, objektu erabilgarri nahiz ez erabilgarriak diseinatu eta eraikitzeko tailerra antolatu da Bizilaben, Bilbon, Aste Santurako. Martxoaren 26-28 bitartean Deustuko udaltegian.
Bigarren Hezkuntzako berrogei bat ikaslek UPNAko ikertzaile gazteekin partekatu dituzte proiektuak, martxoaren 14an Iruñeko Planetarioan egindako ekitaldi batean. Ikasleak zientzia- eta teknologia-proiektuekin ari dira lanean, apirilaren 21ean Bilbon aurkezteko, Elhuyar Zientzia Azokan.
Elhuyarrek antolatzen duen Zientzia Azoka ekimenarekin bat egiten du UEUk eta ildo horretatik beraien proiektuak garatzen ari diren bost talderen esperientziak jasoko ditugu atarian.
FECYTek (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología) Zientzia-azoken liburu berdea (Libro Verde de las Ferias de Ciencia) izeneko liburua prestatu eta argitaratu du. Espainian antolatzen diren Zientzia Azoka nagusienen parte-hartzearekin, Elhuyarren Zientzia Azoka barne, argitaratu da liburua.
Bilboko Udaleko Garapen Ekonomikoa, Merkataritza eta Enplegu Sailak, Bilbao Ekintzaren bidez, lagundutako enpresa guztien garrantzia eta lana aintzatesteko emandako saria da Elhuyarrek atzo jasotakoa.
Emakumeek eta neskek zientzian parte-hartze erabatekoa eta berdintasunezkoa izan dezaten, Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11 Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen 2016an. Elhuyarrek urteak daramatza lanean helburu horrekin, eta aurten ere bat egiten du nazioarteko egun horren aldarrikapenarekin.
Asmatzaile, ikertzaile izateko, BIZILABE!
Astelehenetan, 18:00-19:30 bitartean, Bizilabe tailerrera etorrita, nahi duzuna diseinatzeko eta nahi duzun proiektua edo ikerketa egiteko aukera izango duzu; zure laguntzaile izango dira zientzialari eta teknologo profesionalak.
12-14 urteko neska-mutilentzako da.
Kuota arrunta: 15 € / hiruhileko. Familia ugaria: 10 € /hiruhileko. Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 € / hiruhileko