Teknologia albisteak

Gabonetako tailerrak Bizilaben: 'Asmakuntza-fabrika' eta 'CSI tailerra: argitu misterioa!'

Erabiltzailearen aurpegia
2018-11-21 : 15:32

Diseinatu eta eraiki asmakuntzak, gailuak, marrazkilari autonomoak, objektu erabilgarri nahiz ez erabilgarriak. Egunero asmakuntza bat. Edo, nahiago baduzu, misteriozko istorio batean oinarritutako tailerra daukazu; pistei jarraituz enigma bat argitu beharko dute parte-hartzaileek, bakterioei eta genetikari lotutako esperimentuak eginez. Zientzia gustuko baduzu, zatoz, bakarrik edo lagunekin!

Gabonetako oporraldirako, abenduaren 24tik 28ra, bi tailer antolatu ditu Bizilabek, 12 eta 15 urte bitarteko gazteentzat. 

Hautatzeko tailerrak:

1- Asmakuntza-fabrika

Ordutegia: 9:00-11:00 h

2- CSI tailerra: argitu misterioa!

Ordutegia: 11:30-13:30 h

Betiko moduan, tailerrak Deustuko Udaltegian izango dira, Bizilabe gunean (Agirre lehendakaria, 42). 

Izen-ematea: abenduaren 20ra arte, edo lekuak (gehienez 22 leku, tailer bakoitzean) bete arte izango da zabalik. Izena emandako ordena hartuko da kontuan taldea osatzeko.

 

Izena emateko formularioa HEMEN.

 

Informazio gehiago:

h.e.: bizilabe.bilbo@gmail.com 

Telefono-zenbakia: 688829056 (arratsaldez)

Bizilabe webguneko agendan

Erantzun

Sartu