STEAM hezkuntzaren bitartez zientzia-kultura gazteengana gerturatzeko hezitzaile asko ari da lanean, baina askotan ez da erraza hori nola egin asmatzea, eta are gehiago, zientziarekin batera beste zenbait balio landu nahi badira.
Gazteei STEAM proiektuetan laguntzen trebatzeko irakasleentzako mintegia antolatu du Elhuyarrek urriaren 23rako eta 24rako, Eibarren.
Mintegian, STEM hezkuntzaren lanketaz gain, zientzia- eta teknologia-proiektuak aurrera eramateko balioen (GIHak, hezkidetza, jasangarritasuna…) lanketa nola uztartu landu nahi da.
Bertako zein kanpoko hainbat eragile elkartu dira, eta bakoitzaren bizipen eta proposamenak partekatzea da helburua, baina baita beste hauek ere:
Mintegia DOAN izango da, baina derrigorrezkoa da izena ematea. Hemen daude informazio gehiago, eta,izena emateko formularioa.
Erantzun
Sartu