Teknologia albisteak

Euskal gizartearen egungo balioetatik etorkizunekoak lantzeko udako ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia
2018-05-21 : 14:01

Balioak eta nortasuna euskal gizartearen eraikuntzan” EHUren Uda Ikastaroa eskainiko dute Elhuyarrek eta Agirre Lehendakaria Centerrek elkarlanean, Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagunduta. Uztailaren 16an eta 17an izango da, Miramar jauregian, eta bertako zein nazioarteko adituak bilduko ditu, euskal gizartearen eraldaketa positiboa zer baliok edo motibaziok sustatu duten aztertzeko, eta horiek Europako eta Afrikako beste esperientzia batzuekin alderatzeko asmoz.

Elkarlana, justizia soziala, berdintasuna, burujabetasuna. Balio horiek dira, besteak beste, euskal gizartearen bereizgarri, azken hamarkadetan martxan jarri diren askotariko egitasmo eta ekimenen oinarri, hala nola euskal unibertsitate-sistema, kooperatibagintza edota euskararen biziberritzea. “Gizarte bezala antolatzeko gaitasun handia du euskal jendarteak, berdinetik berdinera sortutako ekimen asko atera dira aurrera, egitura horizontalak dituztenak, eta, egoera soziopolitiko bereziarengatik, finantziazio-bide autonomoak bilatu behar izan dituztenak”, nabarmendu du Jon Abril Elhuyarreko kide eta ikastaroaren antolatzaileetako batek.

Bada, Euskal Herriko jendartearen bereizgarri diren balio horiek Erresuma Batuko, Mozambiqueko, Peruko edota Indiako beste esperientzia batzuetan ere agertzen ote diren aztertuko dute ikastaroan, bai eta etorkizunean zer balio sustatu beharko liratekeen ere; alegia, “gizarte bezala zer baliori eutsi behar diegun Euskal Herrian, eta zer beste balio sustatu behar diren mundu globalizatu honetan”, gaineratu du Abrilek.


Elhuyarrek parte hartuko duen udako ikastaroak

Elhuyarrek UEUko zein EHUko udako beste lau ikastaro hauetan parte hartuko du:

Erantzun

Sartu