Gaurtik aurrera, larunbatero, ihes-gela berria izango da Deustuan, Bizilabe gunean. 7 urtetik aurrerako neska-mutilentzat egokia da; taldean, bai familian bai lagunekin, egiteko prestatuta dago. 50 minutuko saioak dira.
RESCUE BIZILABE ihes-gelak gaur zabalduko ditu ateak. Zientzia-misioan oinarritutako eta Bilboko ingurenearekin lotutako euskarazko ihes-gela da. Urtean zehar Bizilabek eskainitako tailer-eskaintza osatu eta aberasteko antolatua da. Jarraibide, pista eta iradokizunak jarraituz, eta, talde-lana, logika eta inguruko baliabideak erabiliz, aurkeztutako arazoari irtenbidea eman eta gelatik irten egin behar da.
7 urtetik aurrerako neska-mutilentzat egokia da; taldean, bai familian bai lagunekin, egiteko prestatuta dago. 50 minutuko saioak dira, eta bi saio egingo dira larunbatero: 11:00etan eta 12:30etan. Aurrez izena ematea beharrezkoa da (telef: 688 829 056). Azaroaren 17a bitartean izango ditu ateak zabalik. Prezioa 20 € taldeko.
Hemen informazio gehiago eta baldintzak.
Erantzun
Sartu