Teknologia albisteak

Asteburu honetan hasiko da Teknopolis saioaren denboraldi berria

Erabiltzailearen aurpegia
2018-09-24 : 15:16

20 urtez Zientzia eta Teknologia zabaltzen, modu erraz eta erakargarrian. Larunbatetan ETB1en, eta igandetan ETB2n, 13:30ean.

Gaur goizean aurkeztu da Teknopolis zientzia eta teknologiari buruzko saioaren denboraldi berria. Hain zuen, asteburu honetan abiatuko da, ETB1en eta ETB2n; bietan, ordu berean: 13:30ean.

Elhuyarrek eta ETBk elkarrekin ekoitzitako saio honek 20 urte egingo ditu
gai zientifiko-teknologikoak azalduz, modu erakargarri eta ulerterrazean. Denbora horretan, etengabeko bilakaera izan du saioak, eta, aurten ere, esperientziaren eta berrikuntzen arteko oreka bilatu dute.

Aurreko urteetan bezala, Iñaki Leturia Yurrita izango da aurkezlea, baina aurpegi berriak ere aurkituko ditu ikusleak, kazetari gazteak batu baitira esperientzia handiko taldeari. Zuzendari-lanetan, berriz, Nagore Rementeria Argote eta Leturia bera arituko dira. Lehenengo saioan, Bardea izango da protagonista.

Argazki-oina: Teknopolis saioaren lantaldea, babesleekin (EITB)

Erantzun

Sartu