Teknofiloen albistegia

Elhuyarren ZIENTZIA AZOKA 2018-2019: izen-ematea jada zabalik!

Erabiltzailearen aurpegia
2018-09-25 : 11:55

2018-2019ko ikasturtean, Elhuyarren Zientzia Azoka proiektuan izena emateko epea zabalik da irailaren 24tik. Izena ematea DOAN da, eta oso erraza: sartu webgunean eta segi jarraibideei. Zientzia Azokaren festa nagusia Bilbon egingo da 2019ko maiatzaren 11n. 

Zientzia Azoka ekimena Euskal Herriko gazteek garatutako proiektuen azoka bat da, eta ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko da.

Zientzia-hezkuntza formalaren osagarri izateko helburua du egitasmoak, oinarrizko eta zeharkako gaitasunak landuz, Ikerketan Oinarritutako Zientzia Hezkuntza metodologiaren bitartez.

DBH eta Batxilergoko 12-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Gazteak, talde txikitan, ikerketa-proiektu bat nahiz proiektu teknologiko bat diseinatu eta garatuko dute, unibertsitateko ikertzaile profesionalen laguntzarekin.

Izena ematea DOAN da, eta oso erraza: sartu webgunean eta segi jarraibideei. Irailaren 24tik aurrera izena emateko epea zabalik dago.  Zientzia Azokaren festa nagusia Bilbon egingo da 2019ko maiatzaren 11n.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu