Teknologia albisteak

Lan-poltsa osatzeko deia egin du Elhuyar Aholkularitzak

Erabiltzailearen aurpegia
2018-04-17 : 11:43

Elhuyar Aholkularitzak esparru hauetako teknikarien lan-poltsa osatu nahi du: 

  • Emakumeen eta gizonen berdintasuna    
  • Euskararen normalizazioa
  • Partaidetza eta berrikuntza soziala

Beharrezkoak euskara maila altua eta unibertsitate-titulua. Kurrikuluma bidaltzeko azken eguna, apirilaren 30a.

BEHARREZKOA DA:

  • Unibertsitate-titulua
  • Euskara-maila altua: EGA edo baliokidea
  • Gidatzeko baimena
  • Berdintasunean aritzeko: berdintasuneko graduondokoa edo masterra izatea, edo alor horretako unibertsitate-ikasketa espezializatuak izatea.

BALIOETSIKO DA:

  • Euskararen normalizazioaren, partaidetzaren eta berrikuntza sozialaren alorretan esperientzia edo graduondokoa izatea
  • Proiektuak kudeatzen esperientzia izatea 
  • Prozesuak diseinatzeko eta planifikatzeko, zein taldeak dinamizatzeko gaitasuna izatea 
  • Harremanetarako eta komunikaziorako gaitasuna izatea

Deskargatu deialdiari buruzko informazioa (pdf formatuan)
    Interesatuok bidali curriculum vitaea: aholkularitza@elhuyar.eus.  

Azken eguna: apirilak 30.

Erantzun

Sartu