
Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu
Asmatzaile, ikertzaile izateko, BIZILABE!
Astelehenetan, 18:00-19:30 bitartean, Bizilabe tailerrera etorrita, nahi duzuna diseinatzeko eta nahi duzun proiektua edo ikerketa egiteko aukera izango duzu; zure laguntzaile izango dira zientzialari eta teknologo profesionalak.
12-14 urteko neska-mutilentzako da.
Kuota arrunta: 15 € / hiruhileko. Familia ugaria: 10 € /hiruhileko. Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 € / hiruhileko
Asmatzaile, ikertzaile izateko, BIZILABE!
Astelehenetan, 18:00-19:30 bitartean, Bizilabe tailerrera etorrita, nahi duzuna diseinatzeko eta nahi duzun proiektua edo ikerketa egiteko aukera izango duzu; zure laguntzaile izango dira zientzialari eta teknologo profesionalak.
12-14 urteko neska-mutilentzako da.
Kuota arrunta: 15 € / hiruhileko. Familia ugaria: 10 € /hiruhileko. Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 € / hiruhileko
Abian dira CAF-Elhuyar sariak. 2018ko otsailaren 15era arte aurkez daitezke lanak. Zientzia-dibulgazioko artikulu originalak, argitaratutako zientzia-kazetaritzako lanak eta sorkuntza-bekarako proiektuak onartzen dira. 2.000 €-ko 4 sari eta 5.000 €-ko beka bat banatzen dira, tartean, NEIKERsari berezia, lehen sektoreari lotutako lan onenarentzat.
Aurten Elhuyar Zientziak landutako gaien artean, hauek izan dira eragin handiena izan dutenak:
Bizilabe tailerrak Gabonetan.
Aurtengo Gabonetan bi tailer burutuko dira Deustuko Bizilabe zentroan: "Fenomenoak" eta "Argitu misterioa! CSI tailerra".
12-15 urteko gazteei zuzendutako tailerrak dira, lau saiotakoa bakoitza. Horietan, abenduaren 26tik 29ra, eta goizez, zientzia eta teknologia esperimentuak egingo dituzte; lehenean (9:00-11:00) fisika-esperimentuak eta bigarrenean (11:30-13:30) mikrobiologiarekin lotutakoak.
Tailer bakoitzaren informazio gehiago eta izen-ematea hemen:
https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/bizilabe-bilbo/albisteak/bizilabe-tailerrak-gabonetan/view
Elhuyar aldizkariak diseinua eta formatua berritu ditu. Hala, lehen baino txikiagoa, garbiagoa eta erosoagoa da, irakurtzeko eta eskutan ibiltzeko atseginagoa. Edukia ere eraberritu du, neurri batean. Izan ere, betiko helburuari eusten dio: zientzia eta teknologia munduan gertatzen denaren berri ematea, era zorrotz eta entretenigarrian. Orain, baina, orri gehiago ditu, eta zientzialariek berek, pertsonek, dute lehentasuna.
Mundu global eta askotarikoan, berdintasunean sakontzeko beharra dagoen batean, bizi gara. Bereziki kezkatzen gaitu generoaren eta teknologiaren arteko etenak. Hori dela eta, azaroaren 27an, Ada Byronen heriotzaren 165. urteurrenarekin bat etorriz INSPIRA manifestua: Neskei eta emakumeei zientziaren eta teknologiaren esparruak zabaltzen aurkeztu du Deustuko Unibertsitateak.
CRIPSR/Cas9 genoma editatzeko teknikari buruzko erreportajea da saritua. Bioteknologiaren komunikazioa eta dibulgazioa saritzen du ASEBIOk, eta Telebista eta Irratia kategorian saritu du Teknopolisen erreportajea.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Leire Cancio Orueta, Elhuyarreko zuzendariak, atzo inauguratu zuten BIZILABE-BILBAO, Euskal Herrian gazteentzat abian jarritako ikerketa eta aisia adimenduneko lehenengo zentroa. Elhuyarrek eta Bilboko Udalak sustatutako ekimena da, 12 eta 17 urte bitarteko gazteak ikerkuntzaren, zientziaren eta teknologiaren mundura erakartzeko asmoz, aisia ardatz hartuta.
#Ernestobanpiroa eta @birasuegi izan dira urrian zehar Wikipedia.eus eta OndareBideak proiektuak antolatutako “Ibaien inguruko paisaiak” lehiaketako irabazleak. Parte hartzeko bi bide proposatu ziren. Alde batetik, artikuluen edizio edo sorkuntza, eta hor #Ernestobanpiroa izan da puntu gehien lortu dituena. Beste aukera artikuluak irudikatzeko argazkiak bidaltzea zen; Beñat Irasuegiren argazki bat izan da atal horretan aukeratua: “Ibaizabal Bilboko udaletxea eta Oteizaren esfera desokupatuaren parean”. Egilea: Beñat Irasuegi Ibarra @birasuegi. Lizentzia: CC BY-SA 4.0.
Bergarako Zabalotegi aretoa hartu dute zientziak eta umoreak, Wolfram Deunaren jaian. Hirugarren urtez antolatu du Elhuyarrek ekitaldi hori, Bergarako udalaren Zientzia, teknologia eta berrikuntza jardunaldien barruan, eta, aurten ere, herriko zein kanpoko jendea erakarri du.
Hemen da Wolfram Deunaren jaia, euskal zientzialarion zaindari apokrifoa. Aurten ere Bergaran elkartuko gara, ekitaldi fisiko, kimiko, analogiko eta antologikoa egiteko, Bergarako udalak antolatutako ZTB jardunaldien barruan. Azaroaren 9an izango da, Zabalotegi aretoan, 19:30ean.
Euskalbar euskarazko hiztegiak eta bestelako hizkuntza-baliabideak (corpusak, zuzentzaileak...) kontsultatzeko Firefox-erako gehigarri bat da. Software librea da, hainbat pertsonaren artean elkarlanean garatutakoa. Oso erabilgarria izaki, estimatua eta arrakastatsua da erabiltzaileen artean. Firefox 57 bertsioa erabat berrituta argitaratuko denez, Euskalbar ere goitik behera aldatu behar izan da. Azken bertsio hau aldaketa nabarmenekin datorkigu.
Abian dira CAF-Elhuyar sariak. 2018ko otsailaren 15era arte aurkez daitezke lanak. Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko gizarteratzea aitortzea eta bultzatzea dira sariketaren helburuak. Aurten ere izango da NEIKER sari berezia, lehen sektoreari lotutako lan onenarentzat.
Datorren astelehenerako, urriak 16, Elhuyar Fundazioak eta CRECIMek (Centre de Recerca per a l’Educació Cientifica i Matemàtica) "RRI eta hezkuntza" trebakuntza-saioa antolatu dute Euskal Herriko ikertzaile eta irakasleentzat. Saioa BEAZ Bizkaian izango da (Bilbon). Oraindik ere izena emateko garaiz zabiltza, beraz, parte hartu nahi baduzu, eman izena!
Bilboko Udalak eta Elhuyar Fundazioak programa esperimental bat jarriko dute martxan, 12 urtetik 17ra bitarteko —Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko— ikasle gazteen artean ikerketa, zientzia eta teknologia sustatzeko; programa horretan, aisia erabiliko da gazteak erakartzeko foku nagusitzat. Izen-ematea jada zabalik da, eta urriaren 18an izango da lehenengo tailerra. Hemen informazio gehiago eta izen-ematea egiteko orria.
Urrian eta 26. urtez, Ondarearen Europako Jardunaldiak izango dira Europako 50 herrialdetan, ondarea balioan jarri eta herritarrei gerturatzeko helburuarekin. Aurtengo deialdirako aukeratuko gaia “Gure paisaien eraikuntza” izan da. Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak eta OndareBideak proiektua gauzatu duten Elhuyar Fundazioa eta Eusko Ikaskuntzak ekintza honekin bat egin eta, hilabete osoan zehar, lehiaketa bat antolatu dute: “Ibaien inguruko paisaiak” hitz eta iruditan. Gaia mugatu eta horrekin zerikusia duen artikuluen zerrenda osatu dute.
Gaur goizean aurkeztu da Teknopolis zientzia eta teknologiari buruzko saioaren denboraldi berria. Hain zuzen, hogeigarren denboraldia izango da, eta asteburu honetan abiatuko da, ETB1ean eta ETB2an. ETB1en larunbatero emango da, 13:30ean, eta ETB2n, berriz, igandero, 09:30ean.
2017-2018ko ikasturtean, Elhuyarren Zientzia Azoka proiektuan izena emateko epea zabalik da jada. Izena ematea doan da, eta oso erraza: sartu webgune berrian eta segi jarraibideei. Irailaren 25etik aurrera izena emateko epea zabalik dago. Zientzia Azokaren festa Bilbon egingo da 2018ko apirilaren 21ean.
Ostiral honetan (irailak 8) abiatuko da Norteko Ferrokarrillaren denboraldi berria. Astero, Guillermo Roa Zubia Elhuyarreko komunikatzailearen gidaritzapean, Euskadi Irratiko uhinetan egingo du geldialdia: ostiral gauetan, 22:00etan, eta larunbat arratsaldetan, 15:00etan.