Sustatu logoa Teknologia albisteak

World Plone Day jardunaldia asteazken arratsaldez CodeSyntax-en bulegoan

CodeSyntax
2014-04-28 12:40
"Plone Eguna"  ez da bereziki halako jai global masibo bat, baina bai guretzat inportantea Plone delako webguneak egiteko erabiltzen dugun tresna potenteetako bat. Egunean zehar, garatzaileek ebentoak antolatzen dituzte han-hemenka, normalean, enpresen egoitzetan.

Guk ere egingo dugu bat, CodeSyntax-en bulegoetan, Eibarren. Egitarau bat prestatu dugu. Asteazkenez, apirilaren 30ean, arratsaldez izango da, ez luzeegi, 15.30-17.00 tartean.

Hau da egitaraua:

  • Internazionalizazioa eta IKTak. SPRI. Alexander Arriola, zuzendari nagusia. Aitor Cobanera, teknologia eta berrikuntzako zuzendaria. Iñaki Suárez, informazioaren gizarterako zuzendaria.
  • Plone: Zer da. CodeSyntax
  • Kasua: Ulma taldea, zenbait proiektu Plonerekin.
  • Kasua: Larzep Hydraulic.  José Alberto Larrea - Larzep-eko zuzendari gerentea.
 
Nazioartekotze enfoke industrial batekin dago antolatua batik bat, baina, komunikazio elebidun/elanitza behar duten erakundeentzako aproposa den teknologia ere badela badakigu.
 
Jardunaldia irekia da, gonbidatuta zaudete. Mesedez, baieztapena eta izen-ematea eskertuko genuke formulario honen bidez.

 

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu